Metro Bilbaok 2.250.609 bidaia erregistratu ditu Aste Nagusian
Beste urtebetez, 9 eguneko etenik gabeko zerbitzua eskaini du metroak Aste Nagusian, herritarren balorazio bikainarekinAthletic-en partidak abuztuaren 20 eta 24an izan ziren San Mamesen, eta horrek herritarren joan-etorria areagotu du Bilboko metroaren 1. eta 2. lineetan
BILBAO. Metro Bilbaok guztira 2.250.609 bidaia zenbatu ditu 24 orduz zirkulatzen aritu den 9 jai egun hauetan. Athletic-ek San Mamesen jokatu dituen norgehiagokek, eguraldi onak eta jai-giro bikainak lagunduta, iaz baino 8.020 bidaia gehiago erregistratu dira.
FUTBOLA
Nabarmentzekoa da joan-etorri handieneko eguna abuztuaren 24a izan zela, Athletic-ek San Mamesen Panathinaikos talde grekoaren kontra jokatu zuen eguna, alegia. 316.531 baliogabetze erregistratu ziren. Halaber, abuztuaren 20an, igandean, ligako lehendabiziko partida jokatu zen Getafe FCaren kontra eta 246.687 bidaia erregistratu
SU ARTIFIZIALAK
20:00 eta 00:00 bitartean zenbatu izan dira bidaia-kopuru handienak; zentzu horretan, nabarmentzekoak dira su artifizialen ordu-tartean (20:00-22:00) izan diren 323.145 baliogabetzeak
Más en Bilbao
-
De escapada romántica a pesadilla: una pareja británica lo pierde todo tras un robo en Bilbao
-
El impacto económico de la final de la UEFA en Bilbao multiplica por diez la inversión pública
-
El Ayuntamiento de Bilbao impulsa la autonomía infantil con mejoras en varios centros escolares
-
Los conciertos de Aste Nagusia 2025: Shinova, Rozalén, Coque Malla, entre los destacados