BILBO. Azken 10 urteotan funikularraren erabiltzaileen kopuruak gorantz egiteko joera izan du eta 2017ko aurreikuspenak ere ildo beretik doaz. Azken datuen arabera, uztailera arte, bidaiarien kopuruak %9,26ko gorakada izan du, 2016ko datuekin alderatuta, 470.539 erabiltzailera iritsita. 2016an, guztira 773.487 pertsonak erabili zuten garraiobide hau.

Halaber, 2017an, funikularrak jarraiko bigarren urtez lortu du TripAdvisor bikaintasun-agiria, sari hauen zazpigarren edizioan. TripadVisor web orriaren erabiltzaileen aldeko iritzien arabera eman ohi da sari hau.

Funikularreko bidaiak 15 minuturik behin egiten dira; jende asko biltzen denean, berriz, sarriago egiten dira, geltokietako jende-pilaketak murriztu arte.

Ekainaren 2tik irailaren 30era bitartean Artxandako Funikularrak udako ordutegia du: astelehenetik eguenera 07:15etik 22:00etara; ostiralean, larunbatean eta jai-bezperetan 07:15etik 23:00etara, eta igandean eta jaiegunetan 08:15etik 22:00etara.

Gogoratu sei urtetik beherako umeak dohainik ibili daitezkeela Artxandako Funikularrean, baita itsuei lagun egiten doazenak edota gurpildun aulkietan dabiltzanei laguntzen dietenak ere.