BILBO. Programen banaketarekin batera, beste 40.000 egitarau ere eskura izango dituzte bilbotarrek; Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailean (Aznar Eraikina), Herritarren Harretarako Zerbitzu bulegoan (San Agustin eraikina), Bilbao Turismo bulegoetan (Terminus Eraikinean Plaza Biribilean, Arriaga Antzokian eta Guggenheim Museoan), Konpartsen egoitzan eta Barrutiko Udaltegietan.

Atzerritik etorritako bisitarien etorrera kontuan hartuz, 10.000 egitarau argitaratu dira frantsesez eta ingelesez. Eskura egongo dira Plaza Biribileko eta Loiuko aireportuko Bilbao Turismo bulegoetan, Bilboko Udaletxeko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailean, Bilboko Herritarren Harretarako Zerbitzu bulegoan (San Agustin Eraikina) eta Alde Zaharreko Barrutiko Udaltegian.

PROGRAMA IRISGARRIA

Bilboko Udalak, ezgaitasun-mota desberdinekiko pertsonen integrazioaren aldeko apustuan, jai-programa Irakurketa Errazera moldatu du. Eta abuztuaren 7tik aurrera formatu digitalean eskuragai jarriko du Udaleko web orrian eta mugikorrentzat burututako aplikazioa.

Irakurketa Erraza bai forman bai edukian moldatutako materialak eskaintzeko bidea da irakurmen edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonek irakur dezaten. Horretarako, hizkuntza argi eta laburra erabiltzen da. Eta testua deskribatzen dituzten ilustrazio eta irudiak ere erabiltzen dira ulermena hobetzeko eta mezua argitzeko.

Halaber, ikusmen ezintasunen bat duten pertsonentzako Braille-era egokitutako egitarauak prestatu dira eta ondoko puntuetan egongo dira eskuragai: Bilboko Udaleko Herritarren Harretarako Zerbitzu bulegoan (San Agustin eraikina), ONCE Fundazioaren egoitzan (Pérez Galdós 11), Bilboko Turismo Informazio Bulegoetan (Plaza Biribilean, Guggenheim-ean eta Aireportuan), Txikigunean eta Alde Zaharreko eta Barrainkuako Barrutietan. Gainera, 2017ko Aste Nagusia kartelaren irabazleak “Mari eta Bali” lanaren deskribapen idatzia egin eta Braillera egokitu du.

2017KO “BILBAO ASTE NAGUSIA” APP-a

Bilboko Udalak “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa deskargatzeko aukera herritarren esku jarri du. Aplikazioa doan deskarga daiteke eta aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du:

2017ko Aste Nagusiaren egitarau osoa.

Irakurketa Errazera egokitutako programa osoa.

Daten eta ekimenen arabera sailkatutako bilatzailea.

Ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera.

Su artifizialei eta piroteknia parte-hartzaileei buruzko datuak.

Su artifizialen aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.

Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en, geolokalizazioa eta “Filtro” funtzioa mapan bertan eskaintzen diren zerbitzuak ikusteko (komunak, taxiak, ezintasunen bat dutenentzako leku bereziak kontzertuetan adibidez).

“Faboritoen” atal berria, erabiltzaileak gustukoen dituen ekitaldiak agendan gordetzeko. Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak eta garraioen informazio praktikoa.

“BILBAO ASTE NAGUSIA” APP-A NOLA DESKARGATU

“Bilbao Aste Nagusia” App-a eskuratzeko modu desberdinak daude. Hiriko hainbat puntutan QR kodea aurkitu ahal izango da aplikazioa deskargatzeko. Horretarako, kodea topa daiteke: jaien eskuliburuan, hiritik zintzilika egongo diren jaietako karteletan eta jai-zonalde desberdinetan jarriko diren albiste dorretan (Europa Parkean, Abandoibarrean, Pergolan, Plaza Berrian eta Gas eta Arriaga plazetan).

Kodeaz gain, albiste dorre bakoitzean gune horretako egitarau osoa azalduko da. “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioari dagokionez, App Store-an (Iphone sistema duten mugikorrek) eta Google Play-en (Android sistema duten mugikorrek) deskargatu ahal izango da.

Bestalde, 2017ko Aste Nagusia web orrian, programa ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Baita Aste Nagusia eta Bilbao Jaiak duten sare sozialen profiletan ere (Facebook eta Twitter).