BILBO. Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, Mugikortasun Aste Europarreko Bilboko Ibiltaria hautatzeko boza emateko epea irailaren 4tik 12ra bitartean izango da.

Aurten Bilboko Ibiltari sariak hiria "atseginago, bizigarriago eta iraunkorrago" bihurtzen laguntzen duten pertsonen zeregina aintzatetsiko du. "Gainera, pertsona hauek paseatzearen alde egiten dute, osasuna sustatuz eta hiriko ezagutza bultzatuz", gaineratu dute.