Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruzko irratsaio bat izango da
BILBO. Saioa ekainaren 22an izango da, zentro bilbotarrean, 19:00etatik aurrera, eta Alicia San Juan esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, saioa jendaurrean egingo da, zuzenean, eta on line emango da. Arloko zenbait aditurekin hitz egingo da, musika, arte bisualak, legeen azterketa, eskubideen kudeaketa eta aktibismoa moduko gaiak lantzeko. Parte hartzaileen artean izango dira Ainara LeGardon, David Garcia Aristegi, Marta C. Dehesa, Jaime de los Rios, Conchi Cagide, Ane Zabala, Igor Estankona eta Dibujatolrato, besteak beste.
Modu honetan, irratsaioak aukera emango du jabetza intelektualaren eta praktika artistikoen artean dauden harreman eztabaidatuak hainbat ikuspegitik aztertzeko, partekatzeko, ikertzeko eta eztabaidatzeko. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta gogoetei. Sarrera dohainik izango da.