Bilboko Udalak 'Gau Zurian' ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua
Bilboko Udalak, zapatuan, ekainak 17, uriaren sorrera ospatzeko egiten den Gau Zurian ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatzea erabaki du.
BILBAO. Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean edo egun bereziki seinalatuetan zein Bilborako interes turistikotzat jotako egunetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.
Ekainaren 17an (zapatua) uriaren sorrera ospatzeko Gau Zuria izango da. Hori dele-eta, ostalaritzako lokalak ixteko ordua luzatu egingo da.
Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, “eguneko lokalei”, terrazei, kanpoko kontsumokoei eta osagarriei izan ezik, bestelako ordutegia dute-eta:
- Gau Zurian, ekainaren 17an.
- Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 6an, 7an eta 8an.
- Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 27ra (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).
- BIME jaialdian, urriaren 21ean.
- HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.
- Gabonen aurreko aldian, abenduaren 1etik 9ra bitartean.
- Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.