Síguenos en redes sociales:

Juan Mari Aburtok 29 hiri Iberoamerikarretako alkate eta udal arduradunei harrera egin die

Bisitan hiriaren hiri eta ekonomia eraldaketa burutzeko egindako prozesua ere azaldu da

Juan Mari Aburtok 29 hiri Iberoamerikarretako alkate eta udal arduradunei harrera egin dieBilboko Udala

BILBO. Bisita Alkateen Foro Iberoamerikarraren bigarren edizioaren barruan programatutako ekitaldien parte da, Santanderren atzo hasi eta bihar, asteazkena, amaituko dena.

Ordezkatutako hiri kopuruagatik, 13 herrialde desberdinetakoak, erakunde bisita hau aurten Bilboko Udalak jaso dituen bisiten artean garrantzitsuenetako bat da, Juan Mari Aburtok hiriari eman nahi dion nazioarteko papera eta izaera indartzen duena.

Bilboko alkateak ordezkaritza iberoamerikarrari gogorarazi dio pasa den urrian Kolonbiako Bogota eta Medellin hirietara egin zuen bisita. Hiriburuan, Bogotan, Tokiko eta Eskualdeetako Lideren Munduko Konferentzian parte hartu zuen, alkate, zinegotzi, tokiko eta eskualdeko gobernuen munduko foro handi eta garrantzitsuenetako bat, non Juan Mari Aburtok 3.000 ordezkari baino gehiagoren aurrean Bilboko eredua azaldu zuen. Medellinera egindako bisitan, hiriko alkatea den Federico Gutierrezekin lan bilera izan zuen. Bertan, hiri eta gizarte garapenari, gardentasunari eta gobernu onari buruzko esperientziak partekatu zituzten.

NAZIOARTEKO POSIZIONAMENDUA

Iberoamerikar ordezkaritzat Bilbo ezagutzeko duen interesak agerian uzten du azken 20 urteetan Bizkaiko hiriburuak lortutako nazioarteko posizionamendua. Bisita berdinean, Xabier Ochandiano Ekonomia, Merkataritza eta Enplegua Garatzeko zinegotziarekin batera, BIDaren ordezkari eta udal arduradunei Bilboko Udalak hiri birgaitzea, azpiegitura berriak garatzea eta hiriko irudia aldatzeko egindako prozesuaren berri eman zaie. Zentzu honetan, erakundeen arteko eta publiko-pribatuaren kolaborazioa birgaitzearen zutoinetako bat dela azpimarratu da, Bilbo hiri eta ekonomia iraunkorraren aldaketan nazioarteko erreferentzia izatera eraman duena.

Ordezkaritza osatzen dutenen artean Iberoamerikako hiriburu adierazgarrienetako erakunde arduradunak daude. Hala nola, Buenos Aireseko Hiri Eremuko Kontsulta Batzordeko koordinatzailea den Facundo Suárez, Santiago de Chileko Hiri Eskualdeko intendentea den Claudio Benjamín Orrego, Kosta Rikako San Joseko alkateordea Mario Vargas, Panamako Distritoko alkatesa ordea Raisa Banfield, Montevideoko (Uruguay) Udaleko idazkari nagusia den Fernando Nopitsch,eta Tegucigalpako (Honduras) Lurraldeko Antolamenduko zuzendaria, Roberto Zablah.

Udaletxetik pasatu ondoren, Alkateen Foro Iberoamerikarreko kideak eta Garapeneko Banku Iberoamerikarreko ordezkaritza hiritik ibilbide gidatua egin dute, Bilboko metamorfosiaren eraikin, azpiegitura eta hiri proiektu esanguratsuenak ezagutzeko Ibilbideko zati bat Tranbian egin da, mugikortasun iraunkorraren eta ingurunearekin integratutakoaren adibide gisa. Agenda Bilboko Guggenheim Museora bisita eginez osatu da, non ekonomia, turismo eta hiriaren nazioarteko proiekziora egindako ekarpena ezagutzeko aukera izan duten, arte moderno eta garaikideko bildumarekin batera, munduko txalotuenetakoa baita.