BILBO. Interesdunek maiatzaren 8a baino lehenago mezu elektronikoa bidali behar dute saioa.barrenetxea@bilbokoberreginenmuseoa.eus helbidera hurrengo informazioarekin: curriculuma, bere lanaren deskribapena etaerakutsiko duen lanen baten eredua JPEG formatuan. Inskripzioaren baieztapena mezu elektronikoz egingo da maiatzaren 9a baino lehen.
Berreginen Museoak jakinarazi duenez, hautatutako artistek bakarrik hartuko dute parte, eta artista bera izango da bere stand-aren muntaia eta desmuntaiaren arduraduna. Antolatzaileak parte hartzaile bakoitzeko aulki bat utziko du, eta mahaiak, astoak edota lanen erakusketarako beharrezko materialak parte hartzaileek ekarriko dituzte.
Muntaia eta desmuntaiarako ordutegiak beteko da, eta sarbideak, hormak eta museoko artelanak ez dira okupatuko. Artista bera izango da bere stand-aren arduraduna, eta berak egindako lanak izango dira salgai, bai originalak bai berreginak. Artistak izango dira salmenten onuradun bakarrak, eta antolaitzaileak argazkiak eta bideoak egiteko aukera izango du eta bere onurarako erabili.