BILBO. Xabier Ochandianok eta Ulla Engelmannek gaur izango duten bilera zinegotziak Brussels Forum ekitaldian parte hartu zuelako gertatu da; izan ere, martxoan tokiko eta eskualdeetako liderrak bildu ziren Belgikako hiriburuan. Aipatutako foroan, erkidegoko arduradunak agerian utzi zuen gure hiribildua bisitatzeko gogoa zuela, bai Bilboko Udalak garatutako ekintzailetza-ekosistemen berri izateko, bai Euskadiko gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten ekimenak eta eragileak ezagutzeko.

Xabier Ochandianok enpresa-proiektu berriei ekiteko eta horiek garatzeko udal-ekintza ezberdinak aurkeztuko ditu, hala nola BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea), As Fabrik, InFocus edo Auzo Faktories. Ulla Engelmannen lana osatzeko bisitak egingo ditu Bilbao Berrikuntza Faktoriara eta BIG Bilbao ekintzailetza-zentrora, non udalak ekintzailetzarako sustatutako laguntza-baliabide, zerbitzu eta informazio guztia eskaintzen den. Ulla Engelmannek biharko eguna erabiliko du Mondragon Korporazio Kooperatibak gaur egun dituen ibilbide eta estrategiak ezagutzeko.

ENVIGADOK BILBO DU ADIBIDE HIRIA BIRMOLDATZEKO

Hori horrela, Bilbok izandako hiri- eta ekonomia-eraldaketak erreferentzia izaten jarraitzen du munduko beste hiri batzuentzat. Oraingo honetan, Envigadoko Udalak ordezkaritza bat bidaliko du bihar Bilboko eraldaketaren berri izatea lau ikuspuntutik: hirigintza, barne-mugikortasuna, ekonomia-garapena eta hiritarren parte-hartzea.

Envigadoko udalerria gero eta gehiago hazten doa, eta Bilbo erreferentziatzat hartu nahi du hiri-hazkunde eta -eraberritzerako prozesua antolatzeko, bai eta gaur egun duen garraio publikoaren sarea birpentsatzeko ere. Gainera, Kolonbiako hiriburuak Bizkaiko hiriburua adibide izan nahi du gaur egun duen industria-hiriaren eredua alde batera utzi eta turismoari eta zerbitzuei lotutako hiri bihurtzeko, non kultura sustatuko den ekonomiaren motore gisa eta, aldi berean, ondarearen garrantzia nabarmenduko den.