BILBO. Ostegun santutik Pazko astelehenera 10.719 pertsonei eman zitzaien arreta Plaza Biribilean eta Guggenheim museoan dauden informazio bulegoetan. Joan den urtearekin alderatuta, %5,48ko igoera izan da.
Ildo honetan, Bilboko Udalak nabarmendu du Aste Santua handitzen ari dela oporraldi gisa. Gauzak horrela, apirilaren 8tik 12ra emandako arreta kopurua %26 handitu da, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Aste Santuan egon den turismoa Espainiako Estatukoa izan da nagusiki. Turismo bulegoetan arreta jaso duten pertsonen %68 Espainiako Estatukoak izan dira, eta %28 beste herrialde batzuetakoak. Nazioarteko merkatuak %46,4ko gehikuntza izan du, 3.011 bisitariri eman baitzaie arreta.
Autonomia erkidegoka, Katalunia, Madril, Valentzia, Galizia eta Gaztela eta Leongoak nabarmendu dira. Aurten, Kanarietako turista asko ere izan da Bilbon, Las Palmas taldeak San Mamesen jokatu zuelako Ligan. Herrialdeka, Frantzia izan da turista gehien igorri dituen herrialdea, eta ondoren, Erresuma Batua, Alemania eta Italia. Era berean, Argentina eta AEBetako turista gehiago izan dira.