BILBO. “Deporkoaga” “NI OTXARREN ALDE” programa komunitarioaren barruan dago, Bilboko Udalaren “Imajinatu Otxarkoaga”ren bigarren zatia, eta Otxarkoaga auzoan bizikidetza eta bizi-kalitatea maila handiagoak lortu nahi dituena.

BERRIKUNTZAK

Aurten, txapelketak zenbait berrikuntza izango ditu, adibidez haurren kategoriako partidak eta seniorren txapelketaren formatu berria, sei talde izango direlarik. Gainera, senior kategorian azpimarratu behar da hirugarren mailan dagoen Otxartabe eta Euskal Ligako Kukuiaga taldeek hartuko dutela parte. Gazteen kategorian, Liga jokatzen ari diren talde biak izango dira aurrez aurre, Otxartabe eta Bilbo. Eguenean Otxartabe eta Soloarte nesken taldeak arituko dira.

Aurten, sarien banaketa barikuan egingo da, hilak 21, Pio Baroja ikastetxean. Bertan izango dira Itziar Urtasun Bilboko Udaleko zinegotzia eta Joseba Golvano, Otxarkoaga auzoko Golvano farmaziako arduraduna eta CD Otxartabe taldeko babeslea. Egun horretan omenaldi txiki bat egingo zaie klubeko jokalari biri, Jesús Aguilar eta David Ontalvillari, hamar urte luzez jokatu ondoren taldea utziko baitute.

2005ETIK 4.200 GAZTEREKIN

Txapelketa hau egun hauetan egingo da Bizkaian kirol ligak etena egingo duela aprobetxatuz. Kirolaren praktika eta taldeko kirolari lotutako balioak sustatzen dira Otxarkoaga auzoan. 2005ean egin zen Deporkoaga Txapelketaren lehen edizioa eta, ordutik hona, sendotu egin da eta 4.200 gazte baino gehiago igaro dira. Izan ere, inguruko kirol egutegian markatutako ekitaldietako bat da.