Síguenos en redes sociales:

Ostiral honetan hasiko da "Poltsiko musika"-ren beste edizio bat

Bilboko Udalaren ekimena arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Lluís Gómez & Barcelona Bluegrass Banden emanaldiarekin, Barrainkuako Udaltegian, ohikoa denez.

Ostiral honetan hasiko da "Poltsiko musika"-ren beste edizio bat

BILBO. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, “Poltsiko musika” programaren hamahirugarren edizioari emango dio hasiera ostiral honetan. Ekimenaren xedea, ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez.

Datorren apirilaren 7ra arte, Abando ? Barrainkuako Udaltegiak oso estilo anitzetako lau emanaldi jasoko ditu, jazzetik pop-rockera, swingetik, bluesetik edo folk musikatik igaroz. Leku guztiak bete arte sarrera librea izango duten kontzertuak martxoko ostiraletan (17an, 24an eta 31n) eta apirilaren 7an izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

“Poltsiko musika” egitarauak aste honetan zabalduko du kontzertu programa Lluís Gómez & Barcelona Bluegrass Banden emanaldiarekin. Eszenatokietan ibilbide luzea duen taldeak bidaia bat proposatuko die ikus-entzuleei hainbat estilotatik, bluegrassetik, swingetik, bluesetik edo folketik, besteak beste. Kontzertu akustikoa eskainiko dute “Dotze contes” azken diskoa aurkezteko. Taldeak musika-tresna ugari erabiltzen ditu, banjoa, biolina, mandolina, harmonika, gitarra eta kontrabaxua, hain zuzen ere.

MARTXOAREN 24ean Jesús Ayestaren txanda izango da. Abeslari eta konposatzaileak “De boca en boca” eta “Historias de dos” diskoetako kantak jasoko dituen kontzertu akustikoa eskainiko du, beste artista batzuen lanen bertsioak tartekatuta, Joaquín Sabina, The Eagles, Serrat, Eric Clapton, Antonio Vega edo Revólver, besteak beste.

Hirugarren kontzertua, MARTXOAREN 31n, jazzean espezializatuta dagoen eta Malú Garay abeslari bilbotarra buru den ibilbide luzeko bertako beste talde baten eskutik etorriko da. Oraingo honetan, musikari bikainez lagunduta etorriko da, Raúl Sáinz de Rozas (gitarra), José Luis Canal (pianoa), Fabi Acarregui (kontrabaxua) eta Gorka Iraundegui (bateria), swing asko duen jazz, blues eta bossa errepertorioa eskaintzeko.

Zikloa apirileko lehen ostiralean, 7an, itxiko da, Labritekin. Usurbilgo Labrit Zabala kantautore euskaldunak bere hirugarren diskoa, “Z8rtzi”, eskainiko du Bilbon. Abeslariaren ahots gozo eta hunkigarriari argumentu elektronikoek eta melodia erakargarriek laguntzen dioten lan alaia.

“POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA

MARTXOAK 17. 19:30ean

Lluís Gómez & Barcelona Bluegrass Band

Lluís Gómez: banjoa, biolina, mandolina

Miguel Talavera: gitarra eta ahotsa

Joan Pau Cumellas: harmonika

Maribel Rivero: kontrabaxua eta ahotsa

Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

Sarrera doan

MARTXOAK 24. 19:30ean

Jesús Ayesta (gitarra eta ahotsa)

Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

Sarrera doan

MARTXOAK 31. 19:30ean

Malú Garay Quartet

Raúl Sainz de Rozas: gitarra

José Luis Canal: pianoa

Fabi Acarregui: kontrabaxua

Gorka Iraundegui: bateria

Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

Sarrera doan

APIRILAK 7. 19:30ean

Labrit

Labrit Zabala: ahotsa, gitarra, teklatua

Julen Apezetxea: bateria

Lekua: Barrainkuako Udaltegia (Barrainkua kalea, 5)

Sarrera doan