Bilboko Konpartsek jai egitarau zabala antolatuko dute San Tomas egunean
BILBO. Gainera, ohiko txerriki eta ortukarien zozketan bildutako dirua Labore ekimenari emango diote. Modu honetan, Bilboko Konpartsek "gure herriak txerriaren inguruan duen ohitura berreskuratu eta tokiko ekoizpena zein elikadura eredu berri baten aldeko apustua" berretsiko dute.
Ohi bezala, konpartsek San Nikolas elizaren ingurua dinamizatuko dute, Musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dira faltako, Areatzako eta Plaza Barriko postuek emango duten nekazaritza eskaintza osatuz. Eguneko zozketarako zenbakia ere salgai izango da, Bilboko Konpartsen egutegiarekin batera.
Programazioari dagokionez, Bilboko Konpartsen txosna 11:00etan zabalduko da. Eguerdian pintxoak eta indabak banatzen hasiko dira, txalapartaren doinupean. Arratsaldeko 13:00etan bertsolarien txanda izango da, Malen Amenabar, Oihana Bartra eta Maialen Akizurekin, eta 14:00etan gaiteroek joko dute oholtzaren gainetik.
Bazkal ostean eta eguna bukatu arte, Urrats erromeriak dantzan jarriko ditu hurreratuko diren guztiak. Tartean, 18:30ean, zozketa egingo da, bertoko baserritarrek ekoiztutako barazkiak zein baserriko txerriki ekologikoak eta bidezko merkataritzako produktuekin; txosnaren eszenatokitik egingo dute. Bukatzeko, 20:00etan, Bilbo Kantariren abestaldia irtengo da Kalderapeko tabernatik, Zazpi Kaleetako Txakur kaletik.
Zozketan parte hartzeaz gain, "hormako egutegia Aste Nagusiaren irrika lasaitzeko baliagarri" egingo dute konpartsek. Zozketako dirua Labore ekimenari emango diote, nekazaritza bidezko merkataritza altenatiboa bihurtzeko bertako kontsumitzaile eta baserritarren batasunari, alegia.
Más en Bilbao
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca