Bilbo - “Gure hizkuntza da, euskara maitatu behar dugu eta euskaraz bizi eta sentitu”, azpimarratu zuen atzo Azkuna Zentroa, Markelek. Mezua argi dago, beste gauza bat euskarak eguneroko bizitza, bai etxean edo baita kalean duen erabilera. Horrela, Berbagunaren arduradunek atzo nabarmendu zutenez, “euskara euskaraz partekatzea da”. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Zuzendaritza Nagusiak eta Bilboko euskaltegien sareak bosgarren urtez egin zuten Berbagunearen asmo nagusia. Edizio honetako erronka, berriz ere, euskara kalera ateratzea eta adin guztietako euskaldunek mahai baten inguruan zenbait gairi buruz euskaraz aritzea da, hau da, besteak beste, kulturari, kirolari, aisiari ...Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai diren pertsonak bildu zituen giro atseginean, kezka bera duten pertsonekin hizketan aritu zuten atzo. Horretarako, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak mahai berean jarri ziren hainbat elkarrizketatan parte hartzeko. “Moda eta Interneten erabilerari buruz hitzegin dut gaurkoan. Alkatea, Juan Mari Aburturen mahaian egon naiz eta oso interesagarria iruditu zait bere ekarpenak”, azaldu zuen Markel, Maristas ikastetxekoa. - S. Atutxa