BILBO. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Casilla pabilioian izango da lehiaketaren laugarren edizioa, eta horren barruan Kirol Dantza Latinoaren Munduko Txapelketa ere izango da, Senior I kategorian.

Ekitaldi honetan, modalitate standard eta latinorako puntuagarriak diren kategoria guztietako probak egingo dira. Programaren osagarri Bilbo Hiria Lehiaketa izango da, non herritartasun eta adin guztietako kirolariek parte har dezaketen.

Bilboko Udalak laguntza eman du lehiaketa antolatzeko, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, eta 600 bikotek eman dute izena. Kirolariak ia 30 herritartasunekoak dira eta horien artean munduko dantzaririk onenetako batzuk daude.