Síguenos en redes sociales:

Basurtuko wifi sarea hedatzeko hitzarmena sinatuko dute Udalak eta Osakidetzak

Helburuetako bat hiriaren lehiakortasun eta garapen ekonomikoa bultzatzea da

Basurtuko wifi sarea hedatzeko hitzarmena sinatuko dute Udalak eta OsakidetzakOskar Martínez

BILBO. Ildo berean, hitzarmenari esker, udalak dagoeneko Bilboko eraikin publiko eta zenbait plazatan jarria duen "eduroam" wifi sarea ospitale osora zabalduko da, unibertsitateko ikasle eta irakasle guztiak munduko sare akademikora konekta daitezen, Bilboko Udalak eta Osakidetzak jakinarazi duenez.

Bilboko Udalaren helburuetako bat hiriaren lehiakortasun eta garapen ekonomikoa bultzatzea da, "informazioaren teknologien erabilera eraginkorra eta adimentsua izanik hiriaren garapen ekonomiko eta sozialaren bihar-etziko estrategiaren funtsezko euskarri".

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, herritarrek, batik bat gaixoek, familiartekoek, ikasleek eta irakasleek, ospitale osoan eta inguruan interneterako doako konexio unibertsala edukitzea lortu nahi da, zerbitzu publikoak eta informazioa eskuratzeko, eta udalaren web orriaren bitartez izapideak egiteko.

Hitzarmenarekin dozenaka sarbide puntu egongo dira ospitale osoan, Osakidetzaren azpiegitura eta sareen arteko konexioa erabilita. "Sareen arteko konexio hori da, izatez, arrakastaren parte bat, erakundeen arteko lankidetzak konponbide tekniko erraza eta alde guztientzat eraginkorra egiteko aukera eman duelako", nabarmendu dute.