BILBO. Mercadona konpainiak supermerkatu berria ireki du ostegun honetan Bilbon, Bilbo-Galdakao errepideko 8 zenbakian, Bolueta auzoan. Bizkaiko hiriburuan ireki duen hirugarren supermerkatua da, 1,3 milioi euroko inbertsioa egin du eta 40 langile ditu, "lan egonkor eta kalitatekoarekin".
Eraikitzeko eta saltokia martxan jartzeko lanetan 74 hornitzailek hartu dute parte, eta obrek 190 langile izan dituzte eraikitze fasean.
Konpainiak jakinarazi duenez, salmenta aretoak 1.500 metro koadro ditu, Mercadonaren ohiko atal guztiak bilduz: harategia, urdaitegia, lurrindegia, ontziratutako elikagaiak, edariak eta drogeria. Halaber, zenbait atal berritu dauzka: produktu freskoena (adibidez, arrandegia, non lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko baita), labeko solteko produktuena eta fruta eta barazkiena, zeinak hurbileko produktu freskoen aldeko apustua egin baitu.
Era berean, saltokiak langileentzako atseden eremuak eta aldagelak ditu, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere.
Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:15etik 21:15era, eta 85 plazako aparkalekua dauka, erosketak egitera ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroei laguntzeko. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua du, gainerako supermerkatuetan bezala, bai eta telerosketa eta erosketa on line egiteko aukera ere, www.mercadona.es webgunearen bidez.
Dendaren beste alderdi aipagarri bat izaera ekoeraginkorra da, energia kontsumoa %20raino murrizten duten zenbait neurri hartu baititu, hala nola bero berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.
MERCADONA EAE-N
Mercadonak "irmo" eusten dio Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egin duen apustuari, eta dagoeneko 12 saltoki ditu: bost Araban(guztiak Gasteizen), beste bost Bizkaian (hiru Bilbon, bat Barakaldon eta bat Basaurin), eta bi Gipuzkoan (Irunen eta Eibarren). Lantaldea 480 pertsonak osatzen dute, eta guztiek "kalitateko enplegu egonkorra" dute.
Gainera, 2015eko abuztuan, Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen hasi zen, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko. Horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean eta 100 lanpostu sortuko ditu.
Halaber, harreman komertziala du EAEko 1.233 ETE eta enpresarekin. Horrela, 2015ean 316 milioi euroko erosketak egin zizkien EAEko hornitzaileei eta, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 26,4 milioi euro inbertitu ditu EAEn. Nekazaritzako elikagaien hornitzaileen adibide gisa, eta tokiko produktuen alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosi ditu; arrain freskoari dagokionez, 3.500 tona erosi ditu, hala nola legatza, hegaluzea, antxoa, sardina, txitxarroa, berdela, lirioa eta oilarra, bai Bizkaiko kostaldean, bai Gipuzkoakoan.
Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak laguntza ematen die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai bankuei, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari eta Bilboko Behartsuen Haurridetxoei. Euskadin erakunde sozialekin duen lankidetzaren ondorioz, 73,4 tona elikagai eman zituen 2015ean.