Gidatzean telefono mugikorra edo GPSa erabilita sortzen diren deskuiduak sahiesteko kanpaina martxan da
Kontrolak astelehenean, azaroak 7 hasi eta domekan, hilak 13, amaituko dira
BILBO. Kanpaina Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barrukoa da, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.
Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea. Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.
Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 13 kontrol egin zituen guztira, honako emaitza hauekin:
- Kontrolatutako ibilgailuak: 6.283
- Eskuko telefonoa erabiltzeagatik egindako salaketak: 41
- Nabigatzailea (GPS) manipulatzeagatik egindako salaketak (GPS): 0
- Bestelako arau-hausteak (gehienak zirkulazio-arauenak): 32
- Salaketen portzentajea kontrolatutako ibilgailuetan: % 0,65
Más en Bilbao
-
III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en el Edificio del Ensanche de Bilbao
-
En imágenes: III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en Bilbao
-
Rekalde se sube a la bicicleta: talleres, rutas y actividades para toda la familia este domingo
-
Deusto se despide de su polideportivo durante dos meses: así será la gran reforma prevista