Bilboko Udal Musika Bandak 2016-2017 denboraldiko kontzeruak aurkeztu ditu
Programa, aurreko ostiralean, irailaren 16an, hasi zen eta apirilaren bukaerara arte luzatuko da
BILBO. Denboraldia, aurreko ostiralean, irailaren 16an, hasi zen Azkuna Zentroko KulturenAretoan “Emoziozko bidaia” kontzertuarekin, hain zuzen ere. Bandako 45 musikaribaino gehiagok, Iñaki Urkizuren (Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea) zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskaini zieten era guztietako entzuleei. Kontzertuan J. Barnes, Ph. Sparke, A. Waignein, A. Ferriz eta B. Appermonten lanak interpretatu ziren. Era berean, ostiral honetan, hilak 23, Azkuna Zentroan denboraldiko bigarren kontzertua ospatuko da. Kasu honetan José R. Pascual Vilaplana izango da zuzendari eta Ferrer Ferran, Eric Whitacre, Dana Wilson, Mark Camphouse, Guillermo Ruano eta Carlos D. Peralesen obrak joko dira. “Sentsaziozko bidaia” izeneko kontzertua aurten 50. urte betetzen dituen DYA elkartearen omenez egingo da.
Euskalduna Jauregia, ohiko eszenatokia
Azkuna Zentroan egingo diren bi kontzertuen ondoren, Bilboko Musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da, Euskalduna Jauregiko Auditoriora, hain zuzen ere. Bertako aktuazio gehienak, igandeetan, eguerdiko 12:00etan izango dira eta prezio herrikoia izango dute, 2 eurokoa. Betiere, ohikoa den bezala, kontzertu bereziek 5 euroko kostua izango dute, besteak beste: abenduaren 19koa (Gabonak), urtarrilaren 22koa (Gernikako bonbardaketaren LXXX. urteurrenaren omenaldia) eta martxoaren 12koa (La Década Prodigiosa eta Serafín Zubiri). Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
Euskalduna Jauregiko lehenengo kontzertua, “Itsaso bien arteko bidaia”, urriaren 9an izango da eta Pascual Vilaplana zuzendari gisa ibiliko da. Entzuleek Jesús Guridiren “Mirentxu”, Albert Guinovarten “Les mans del vent”, José Mª Usandizagaren “Bidasoa” edota Miguel Asins Arbóren “Mare Nostrum” obra sinfonikoekin disfrutatu ahal izango dute.
Gauzak horrela, hurrengo bi kontzertuetan Bilboko Bandak, La Pamplonesa Musika Bandarekin jardungo du eszenatokian. Iruñeako taldea 1919an sortu zen eta egun J. Vicent Egea du zuzendari. Lehenengo ekitaldia, “Bidaia Iruñetik” izenekoa, Euskalduna Jauregian ospatuko da eta musikariek Tronpetan graduatua eta Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan Konposizioa eta Koro eta Orkestra Zuzendaritzan titulatua den J. Vicent Egearen zuzendaritzapean jardungo dute.
Modu berean, hurrengo igandean, Bilboko taldeak Iruñeara bidaituko du eta Gayarre Antzokian, “Bidaia artean zehar” izeneko kontzertuan Alfred Reed, Philip Wilby eta Santiago Quinto Sernaren obrak interpretatuko ditu José R. Pascual-Vilaplanak zuzendari dutela.
Azaroan “Bandarekin bidaiatzen” jarraitzeko aukera izango dute entzuleek, betiere Euskalduna Jauregiko Auditoriotik atera gabe. Hilaren 6an, adibidez, “Bidaia musika britainiarrarekin” ekitaldiaren bitartez britainiar kulturan murgildu ahal izango dira Dr. Timothy Reynish zuzendariarekin batera. Bestalde, azaroaren 26an, larunbata, Bandako musikariek Bilboko Koralarekin jardungo dute Azkuna Zentroan Fair Saturday (kulturaren bitartez giza-kausen alde egiten duen ekimena) ospatzeko xedez. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera guztiz doakoa izango da. Beste alde batetik, azaroaren 30ekokontzertuan entzuleak “Bidaia artean zehar” ibiliko dira José R. Pascual-Vilaplana zuzendari eta José V. Ripoll (saxofoi altua) solistarekin batera.
Udal Bandak 2016ari agur esango dio abenduaren 19an Euskalduna Jauregian. Baina ez du edozein modutan egingo. “Bidaia irudimenera” izeneko kontzertua berezia izango da oso. Gabonen gertutasuna dela eta, Bilboko Banda BilbaoMusikako Haurren eta Gazteen abesbatzarekin batera Jesús Santandreuren “Chinese children’s songs symphonic invention”, Franco Cesariniren “Tom Sawyer suite”, Thomas Dossen “The colors of Tali” edota Bert Appermonten “Celtic child” bezalako obra ezagunak interpretatuko dituzte José R. Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Patxi González aktorea ere izango da ekitaldian, aurkezle gisa.
Eta 2016. urtea era oso berezian agurtzen bada, 2017a modu berean hasiko da. Urteko lehenengo kontzertua, urtarrilaren 22an Euskalduna Jauregian ospatuko da eta Gernikako Bonbardaketaren LXXX. urteurrena omenduko da. “Bidaia Gernikara” titulupean Udal Bandak, Gorka Hermosa akordeoilari famatuarekin, BilbaoMusikako abesbatzekin eta Bilboko Txistularien Bandarekin batera Miguel Asins Arbó, David Snow, Jan Hadermann eta Gorka Hermosa beraren obrak interpretatuko ditu, lehen aldiz.
Bilboko Bandak kontzertu zizkloa otsaileko lehenengo asteburuan jarraituko du Musikeneko, Euskal Herriko goi-mailako ikastegiko, profesionalekin batera. Musikenen ikasleek klase teoriko eta pertsonalizatuaz jasotzeaz gain, bestelako ikaskuntza instrumentaletan parte hartzera ere bultzatzen zaie. Elkarrekin egingo duten lehenengo kontzertua larunbatean, hilak 4an, izango da Donostiako Musikene auditorioan eta bigarrena, aldiz, hurrengo egunean izango da, otsailak 5, Euskalduna Jauregian. “Deskubrimenduen bidaia” izeneko ekitaldian Josep Mira Tomásen “Estudi de Renonàncies per a banda” estreinatuko da eta Alexander Comitas eta Bret Abigañaren lanak joko dira; denak, Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Otsailaren 19an, gonbidatu oso berezia izango da Euskalduna Jauregian, Londreseko konpositore, tronpeta eta piano jole den Philip Sparke, hain zuzen ere. “Bidaia Philip Sparkerekin” izeneko kontzertuan zuzendariaren obrak interpretatuko dira bere batutapean. Beste alde batetik, inauteriak ospatzeko xedez, otsailaren 27an Musika Banda Plaza Barrian jardungo da eta Patxi Gonález izango da aurkezle.
Martxoaren 12an, Iñaki Urkizuren txanda izango da. “Bidaia 70. Kutxara La Década Prodigiosa eta Serafín Zubirirekin” izeneko kontzertuan bera izango da zuzendari eta ahotsa, Serafín Zubiri abeslariaren eta La década prodigiosa taldearen esku egongo da. Bestalde, hilaren 26an entzuleek “Bidaia memorian zehar” aktuazioarekin disfrutatu ahal izango dute. Bertan, Ximo Vicedok joko du tronboia eta J. Martínez-Campos eta F. Velázquezen obrak interpretatuko dira.
Ganbarako bi kontzertu denboraldia agurtzeko
Azkenik, 2016-2017 denboraldia agurtzeko, Bilboko Udal Musika Bandak “Bi menderen arteko bidaia” izeneko bi kontzertuz osatutako Musika historikoko Zikloa eskainiko du. Lehenengoa apirilaren 7an izango da eta bigarrena 27an. Biak zuzendari titularraren eskutik.
Kolaborazioak
Denboraldian zehar Bilboko Udal Musika Banda bestelako talde eta bandekin batera jardungo du. Nabarmentzekoak dira irailaren 23an DYA elkartearen omenez egingo den kontzertua, urriaren 23 eta 30ean La Pamplonesa Musika Bandarekin elkarlanean izango diren aktuazioak eta otsailaren lehenengo asteburuan Musikenerekin egingo diren kontzertuak. Modu berean, gonbidatu oso bereziak egongo dira denboraldian zehar, besteak beste: Albert Guinovart pianojolea, José V. Ripoll saxofoi altua, Timothy Reynish eta Philip Sparke zuzendariak, Patxi González aktorea, Serafín Zubiri abeslaria, La década prodigiosa taldea, Bilboko Abesbatza, BilbaoMusikako Abesbatza eta Bilboko Txistularien Banda.
Zuzendaritza orkestralaren Topaketak
Zuzendaritza orkestralaren heziketa garaikidea eta talde instrumentalen gidaketaren garapenari zuzendutako baliabide teknikoak eta artistikoak bultzatzea helburu duten “Zuzendaritza orkestralaren Topaketak” programaren barnean, urriaren 22an kontzertua eskainiko da.
Más en Bilbao
-
Miribilla celebra una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una novela para ayudar a los vecinos de Bilbao en riesgo de exclusión social
-
Miribilla acoge una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una pastelería de Bilbao celebra la final de la Europa League con pasteles del Manchester United y del Tottenham