BILBO. Tranbian mozketa partziala egingo da ostegun honetan, irailaren 1ean, Espainiako Txirrindulari itzulia dela eta. Hala, Euskotrenek 15:30etatik 18:00etara bitartean Euskalduna eta La Casilla artean zirkulazioa moztu behar izango du. Gainerakoak ohi bezala ibiliko dira, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Tranbiaren mozketaz gain, Txirrindulari Itzuliaren igarotzeak La Ola eta Loruri arteko garraio lotura autobusari ere eragingo dio. Kasu honetan ondorengo zerbitzuak kenduko dira: irailak 1ena, irteerak La Olatik, 15:07, 16:07, 17:07 eta 18:07an izango dira eta irteerak Loruritik, 15:30, 16:30, 17:30 eta 18:30tan. Irailak 2an, ordea, irteerak La Olatik, 11:57 eta 12:57an eta irteerak Loruritik, 12:30 eta 13:30etan izango dira.