Halaber, Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendari Alejandro Martinez Berriochoak adierazi duenez, "kontsumo kooperatiba bat gara, eta beraz, laguntzea gure DNAn txertatuta dago, gizartea orain bidezkoa, solidarioa eta iraunkorra izan dadin".
DIRU BILKETA
Kanpaina honetan, Eroskik Save the Children erakundeari emango dizkio elkartasun poltsak saltzeak abuztuan eta irailean dakartzan irabaziak. Elkartasun poltsa kooperatibaren supermerkatuetan eta hipermerkatuetan saltzen da, kutxetan.
Era berean, eskolako materiala biltzeko kanpaina egiten ari dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE), Nafarroako, Kantabriako, Errioxako eta Burgosko ia hogei Eroski hipermerkatutan. Horren baitan, kontsumitzaileek koadernoak, blokak, margoak, errotuladoreak eta idazteko materiala erosteko aukera dute, eta ondoren, Save the Children erakundeak haurren artean banatuko ditu, haurren pobreziari aurre egiteko programaren bitartez.
Krisi ekonomikoak eta gizarte laguntzetan izandako murrizketek haurrei eragin diete gehien. Programa horren bidez, Save the Childrenek heziketaren alde dihardu, heziketa baita pobrezia transmititzeko zirkulua hausteko tresnarik eraginkorrena. Save the Children erakundeak heziketan laguntzen die estutasun larrian dauden haurrei, eta aisiako jarduerak antolatzen ditu, haur horiek eta haien senideek gainerakoen aukera berak izan ditzaten. Guztira, pobrezia-egoeran zeuden 8.027 haurrei eta 2.603 helduri lagundu zien 2015ean.