BILBO. Horrela, luzapen hori ondorengo egunetan aplikatzen zaie ostalaritzako lokal guztiei, "eguneko lokalak" delakoak (bestelako ordutegia dute) eta terrazei izan ezik: Bilbao BBK Live, uztailaren 7, 8 eta 9an; Aste Nagusia, abuztuaren 20tik 28ra bitartean ("eguneko lokalak" ere); Bilbao Night Marathon, urriaren 22an; Halloween, urriaren 31n; Eguberri aurreko aldia, abenduaren 2tik 10era; Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra.

Era berean, Bilboko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, hirian jai ospakizunak edo interes turistikodun ekitaldiak egiten direnean neurri hau aplikatu ahal izango du.