BILBO. Orain bi urte argitaratutako "Up The Hostage" lanaren ondoren, Nashville Pussy talde estatubatuarrak "Ten Years of Pussy" izeneko bilduma bikoitza argitaratu du, bere lehen urteetako kantekin osatua, tartean Lemmy Killmister eta Danko Jones edo Nottingham hirian zuzeneko batean grabatutakoak.
SPV Records zigiliarekin kaleratutako argitalpen berri hau dela-eta, Georgiako laukotea Bilboko Kafe Antzokira itzuliko da ostegunean, "aurreko lan bakoitzean irudikatu den soinu eta filosofiari fidelak izaten jarraitzen dutela eta rock'n'roll zuzeneko indartsu eta su eragile bat dutela gogoratzeko".
Bestalde, The Hammer Killers talde bermeotarrak "Rock'n'roll Division" disko berria aurkeztuko du osteguneko emanaldia. Hard rock indartsua jotzen du hirukoteak, Motorhead, Nashville Pussy edota Accept moduko taldeen eraginarekin.