BILBO. Bilbao Zerbitzuak erakundearen baitan dauden Bilboko zazpi udal merkatuek ordutegia aldatuko dute astelehen honetatik, ekainaren 13tik, irailaren 14ra arte, uda dela eta, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Horrela, Erriberako merkatuak 08.00etatik 14.00etara zabalduko ditu ateak astelehenetan, 08.00etatik 14.30era asteartetik ostegunera, 08.00etatik 14.30era goizez eta 17.00etatik 20.00etara arratsaldez ostiraletan eta jai bezperetan, eta 08.00etatik 15.00etara larunbatetan.
Zabalguneko merkatuak udan izango duen ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera 07.30etik 14.30era egongo da zabalik.
San Inazioko merkatuak, Otxarkoagakoak bezala, 08.00etatik 14.00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17.00etatik 19.30era.
Traukoko merkatua 08.00etatik 14.30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta astelehenetik ostiralera arratsaldez ere zabalik egongo da, 17.00etatik 20.30era.
Labayruko merkatuari dagokionez, uztailaren 1etik irailaren 1era 08.00etatik 14.00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17.00etatik 20.00etara, abuztuan izan ezik, abuztuko arratsaldeetan itxita egongo da eta.
Azkenik, Deustuko merkatuak 08.00etatik 14.00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik larunbatera, eta ostiral arratsaldeetan 17.00etatik 20.00etara.