BILBO. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren iritziz, Bilboko Metroan Bat txartela erabiltzea onartuta, "urrats bat gehiago eman dugu interoperabilitatean". Gainera, gutxi barru Mugi txartela ere erabili ahal izango dela nabarmendu du, behin txartel makinetan beharrezkoak diren egokitzapenak eginda.
"Urrats hau erkidegoan trenbide eskumena dugun operadore guztiak interoperabilitatean lanean ari garen seinale da. Bilboko Metroa, urtean 87 milioi bidaia egiten dituena, herrialdeko operadore nagusia da. Barik/Bat/Mugi sistema erabiltzeko joera gero eta hedatuago dago eta, interoperabilitatearen eraginez, erabilera ohitura berri bat sortuko du, txartela jatorri eskualdetik kanpo erabiltzearena, izan Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa, erabilera erraztu denez", adierazi du.
Oregiren ustean, "txartel guztiak gure tren guztietan erabilgarri daudenean amaituko da lehen fasea, trenbideen arlora zuzendu dena. Hala, ondorengoak hasiko dira, bai ibilgailu garraiokoa bai hiriarteko ibilgailu garraiokoa".