Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak 669.000 euro inbertituko ditu Artxandako kiroldegia hobetzeko lanetan

Lanak ekainaren 6an (astelehena) hasi eta aurtengo azaroan amaituko dira

Bilboko Udalak 669.000 euro inbertituko ditu Artxandako kiroldegia hobetzeko lanetanJose Mari Martínez

BILBO. Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, igerilekuaren eta kiroldegiaren estalkia irazgaiztuko dira. Orain dagoen estalkia bota barik, irazgaizte sistema berri bat baliatuko da eta horren gainean asfalto urtuzko zoladura jarriko da. Halaber, egungo bi tenis pisten ordez, tenis pista berria eta padeleko bi egingo dira.

Gainera, hondatuta dagoen fatxadaren lauza txikiak konponduko dira, eta ebakuaziorako ate berria egingo da. Ate berria zuzeneko sarbidea izango da kanpotik estali gabeko igerilekuetara iristeko eta, aldi berean, ebakuaziorako bidea ere izango da.

Bestalde, armadura ugertuak saneatu eta estaldura berria jarriko da, egiturak jasaten duen narriadura gutxitzeko. Igerilekuan ere sabai aizun berria ipiniko da. Frontoien zoladura ere konpondu egingo da, bestelako mantentze lan batzurekin batera.