BILBO. Haragia kontsumitzeko modu asko daude, eta gaur goizean Erriberakomerkatuan ikusi ahal izan denez, egon badago mundurik sukalki etaplantxan egindako xerra tradizionaletatik haraindi. Okelbizek,Bizkaiko Harakinen Elkarteak, Bilbao Zerbitzuakekin eta ArtxandakoOstalaritzako Goi Eskolarekin batera, protagonista nagusia haragiaizan duten zenbait errezetatan oinarritutako showcookingaantolatu dute gaur goizean.

ÓscarFernández ESHAko sukaldariaren eskutik, ikus-entzuleek plater hauekprestatzen ikasteko aukera izan dute zuzenean:

  • Pernilalabean egina focaccia gainean, tipula karraskariarekin
  • Tenperaturabaxuan erregositako masaila denboraldiko ortuariekin
  • Txahalcarpaccioa errukularekin eta fruitu idorrekin
  • Saiheskiegosia eta ondoren labean egina patata aparrarekin

Platergozoak eta orekatuak, betidaniko errezetetan oinarrituak, bainaegungo ukituarekin, eta bertako, kalitatezko eta denboraldikoproduktuekin eginak, plater bitxiak eta osasungarriak lortzeko.

Horrela,YolandaDíez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Eskuordetuak esanduen bezala, "BilbaoZerbitzuaketik lanean ari gara udal merkatuei bizirik eusteko, gurelurrak eta itsasoak ematen duten hoberenaren erakusleiho baitira.Oraingo honetan, berriztatzen ikasiz, osagarri nagusia haragiaizanik. Gure eskuetan dago dieta osasungarria eta anitza bultzatzekoaukera".

Haragianoinarritutako plater orekatuak diseinatzea posible da produktuakaukeratzeko orduan irudimena eta sormena erabiliz. Eta gaur goizeanikusi den bezala, posible da ohikoak ez diren errezetak prestatzea.Plater horietan guztietan, denboraldiko beste produktu batzuk erabilidira haragiarekin batera, merkatuan eta sukalde gehienetan daudenproduktuak, hain zuzen ere.

Proteinaiturria

OKELBIZetikazaldu dutenez, haragia proteina iturri garrantzitsuenetakoa da, eta,ondorioz, garatutako herrialde askotan nutrizioaren oinarrinagusietakotzat hartzen da, ez daukan proteina kopuruarengatikbakarrik (haragiaren %20 proteina hutsa da), baita proteina horrenkalitate maila altuarengatik ere.

Haragiak,hazteko eta garatzeko eta baita organismoaren funtzionamenduegokirako ezinbestekoak diren bitaminak eta mineralak ditu, Bbitaminak, B12a batez ere, eta zinka, iodoa, selenioa eta fosforoabezalako mineralak, beharrezkoak hezurdura osatzeko.

Bestealde batetik, behiki gaztearen haragiak B2 bitamina gehiago du, osoelementu garrantzitsua energia iturri eta azalaren, nerbio sistemareneta begien babesle gisa.

Biharagi mota bereizten dira: gorriak eta zuriak edo gihartsuak.Behikiak, behiaren haragiak, bildotsaren edo txerriaren haragiakbaino koipe gutxiago dauka eta, horregatik, haragi zuria da,oilaskoaren, oilarraren eta untxiaren haragia bezala.

Fruta,barazki, haragi eta arrain fresko eta denboraldikoaren kontsumoahanditzea dieta osasungarria eta orekatua lortzeko lehen pausoa da.Eta lehen pauso hori Bilboko Udal Merkatuetan hasten da. Bertanharagi aukera zabala aurki dezakegu, kalitatezkoa eta oso prezioegokian.