Síguenos en redes sociales:

Mercabilbaok 245.900 tona merkaturatze bolumenarekin itxi du 2015 urtea

Azpiegiturak modernizatzeko Plan Zuzendaria gauzatzeko lanak egiten ari dira

Mercabilbaok 245.900 tona merkaturatze bolumenarekin itxi du 2015 urteaJosé Mari Martínez

BILBO. 2015eko jardueraren balantzea, Mercabilbaoko instalazioetan egin den Batzar Nagusian aurkeztu da gaur goizean. Bertan Gobernu Kontseiluko kide guztiak elkartu dira, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, buru dela.

Sektoreka, fruten eta ortuarien salmenta 215 milioi kilora hurbildu zen, hau da, 2014an izandako datu historikoak baino pixka bat gutxiago, -%0,18, hain zuzen ere; murrizketa txiki hori platanoen merkaturatzeak izan duen jaitsierak eragin zuen, gainerako frutek eta ortuariek euren datuak %0,15 eta %1,14 hobetu zituzten arren. Batez besteko prezioari dagokionez, 0,99 €/kg-koa izan zen, %8,79ko igoerarekin. Azpimarratu behar da herrialdeko ekoizleek merkaturatu zituzten ortuarien prezioak %11,63ko igoera izan zuela.

Arrainaren sektoreari dagokionez, ia 28 milioi kilo mugitu ziren, hau da, merkatuak -%1,7ko murrizketa izan zuen. Zifra hori leuntzeko, izoztutako produktuak %0,52ko hazkunde positiboa izan zuela esan behar da. Prezioei dagokienez, joera, beste urte batez, gorakoa izan zen, merkatua osatzen duten produktu talde guztietan, eta batez besteko prezioa 6,20 €/kg-koa izan zen. Arrautza, haragi eta bestelako elikagai anitzen merkatuari dagokionez, 3 milioi kilo eta erditik gorakoa izan zen. Alor horretan azpimarragarria da bildotsaren eta behikiaren salmentak ia %10eko igoera izan zuela.

Orokorrean, 2014. urtean izandakoen antzeko zifrak dira eta, ondorioz, Mercabilbaok datu positiboak lortu ditu hamargarren urtez jarraian, merkatuaren %100eko okupazioarekin eta merkatuak irudikatzen duen eredu arrakastatsua finkatzeko erabateko konpromisoarekin. Eredu hori etengabe dago berrasmatze eta eraldaketa prozesuan, etengabe aurrera egiten ari den merkatuaren eskariei erantzuteko gai izateko. 2015. urtean Mercabilbaok izan zuen emaitza ekonomikoari dagokionez, 521.575 euroko irabazia lortu zuela esan behar da, zerga aurretik. Irabazi horiek finantzaketa iturri garrantzitsua dira etorkizunean jarduerari eusteko ezinbestean egin behar diren inbertsioetarako.

Etengabeko salmenta jarduera horrekin batera, Mercabilbao, Bilboko Portuaren bitartez Ingalaterra bezalako Europako merkatu berriekin edo Bordelerekin lotzeko nazioartekotze estrategia ere azpimarratu behar da.

Instalazioak modernizatzea

Aipatutako guztia, 13 hektarea baino ez dituen azaleratik kudeatzen da. Bertan, ia mila pertsonari lana ematen dioten eta egunero 2.687 ibilgailu jasotzen dituzten 108 enpresa ari dira lanean.

Zerbitzu hoberena eskaintzen jarraitzeko, 2015ean zerbitzuaren prestaziorako eta merkatuaren funtzionamendurako araudi berria prestatu zen. Araudiaren helburua, datozen hamarkadetan

Mercabilbaok aurrera eramango duen jarduerari estaldura ematea da. Horrez gain, horrek guztiak posible izaten jarrai dezan, instalazio seguruak eta erabiltzeko baldintza ezin hobeetan egongo direnak behar dira. Hori dela eta, 2015. urtearen amaieran, Mercabilbaoko azpiegiturak modernizatzeko Plan Zuzendariaren gauzatzea kontratatu zen. Plan horrek, instalazioen egoera eta egokitzapenerako beharrak ezagutzeko aukera emango digu.

Hala ere, beste urte batez, zenbait mantentze eta hobekuntza lan egin ziren: segurtasun elementuak instalatu ziren hozkailuetan; arrainen, fruten eta ortuarien pabiloietako teilatuak eta arrainen pabiloiko zoladura konpondu ziren; fruten eta ortuarien pabiloietako barne argiztapen sistema hobetu zen; aparkatzeko hainbat gune berrantolatu zen eta ISO 14001 ziurtagiria berriztatu zen, beste batzuen artean.

Beste urte batez, Bizkaiko mila ikasle ingururekin kontsumo arduratsuaren eta osasungarriaren alde Mercabilbaok aurrera eraman duen sentsibilizazio lana azpimarratu behar da, eta baita gastronomia eta kirol ekitaldietan eskainitako lankidetza ere. Horri guztiari, Bizkaiko Elikagaien Bankua duela bi hamarkadatik hona merkatuaren instalazioetan egiten ari den gizarte lana gehitu behar zaio. Lan horren bitartez, merkatuan sortzen diren produktu soberakinak behar gehien dituzten taldeengana bideratzen dira (2015ean operadoreek 431 tona genero eman zuten).