Síguenos en redes sociales:

Aztertu programak Ibaialde lehiaketa antolatu du ibaien inguruko "gogoeta artistikoa" egiteko

Bi modalitate izango dira, argazkia eta marrazkia, eta modalitate bakoitzean hiru kategoria

Aztertu programak Ibaialde lehiaketa antolatu du ibaien inguruko "gogoeta artistikoa" egiteko

BILBO. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen ingurumen hezkuntzako Aztertu programak Ibaialde lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du, euskal ibaien inguruko "gogoeta artistikoa" egiteko asmoz. Bi modalitate izango dira, argazkia eta marrazkia, eta modalitate bakoitzean hiru kategoria: 0-10 urte artekoa, 11-15 urte arteko eta 16 urtetik gorakoena.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kategoria guztiek saria izango dute, eta parte hartzea zabalik dago edonork bere obra aurkeztu dezan: ikastetxeek (ikasle eta irakasleek), elkarteek, denbora libreko taldeek edota banakakoek.

Lanak eskura eman edo postaz bidali daitezke Bilboko, Gasteizko, Donostiako edota Legazpiko ingurugeletara edota aztertu@euskadi.eus helbide elektronikora. Lanak aurkezteko azken eguna ekainaren 17a da.