BILBO. "Leku publiko bat erabiltzeko murrizte ulertezinak gorabehera, jende askok Liburu Anarkistaren Azoka bisitatuko duelakoan gaude", azpimarratu du erakundeak. Zentzu horretan, "ekintza finkatua eta geldiezina" dela ziurtatu du.

Liburu Anarkistaren Azoka arlo libertarioko hainbat argitaletxe bilduko ditu. Maiatzaren 21ean 10.00etatik 20.00etara egongo da zabalik, 22an, 11.00etatik 15.00etara. Gainera, maiatzaren 21ean, Anselmo Lorenzo Fundazioaren presidente Jose Ramon Palaciosek "Anarquismo básico" liburua aurkeztuko du, 12.00etan, eta Jose Luis Carretero ekonomistak "La autogestión viva" bere azken lanetako bati hitz egingo du, 17.00etan.

Hitzaldiek maiatzaren 22an jarraituko dute. Horrela, 11.30ean, "La revolución ignorada: La liberación de la mujer y la revolución social en Kurdistán" liburuaren aurkezpena izango da, Deskontrol argitaletxearen eskutik, eta 13.00etan, Patxi Dinamita abeslariak bere abestiak eskainiko ditu.