Bilboko haurreskoletan matrikula egiteko epea zabalik maiatzaren 2tik 11ra
Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak www.haurreskolak.net helbidean argitaratuko dira
BILBO. Informazioa jasotzeko eta matrikula egitek prozesuan izena emateko orriak haurreskoletan eta Haurreskolak Partzuergoaren web-orrian (www.haurreskolak.eus) daude.
Datorren ikasturtean Bilbon 527 plaza eskainiko dituzte. Segur asko plaza horien % 90 inguru beteko da. 176 plaza (% 33,4) 0 urteko umeentzat dira, 351 (% 66,6) urtebeteko umeentzat.
Behin-behineko zerrendak Haurreskolak Partzuergoaren web-orrian argitaratuko dira, ekainaren 15ean; eta behin betiko zerrendak uztailaren 12an.
0 eta 2 urte bitarteko haur eskola publikoak Eusko Jaurlaritzak eta udalek Haurreskolak Partzuergoan sartzeko egindako hitzarmenen bitartez sortu dituzte. Gaur egun Bilbon 13 haurreskola daude, uriko 8 barrutietan.
Hezkuntza-arloan laguntza ematen duen zerbitzua eskaintzea da xede nagusia. Umeen zainketa integrala eta heziketa integrala egiten dute, umeei gaitasun afektibo, sozial eta intelektualak garatzen laguntzeko.
Más en Bilbao
-
Cuenta atrás para ver a Zetak en San Mamés: “Venimos desde Mallorca, no nos lo podíamos perder”
-
Bilbao suspende la celebración del 726º aniversario de su fundación ante la previsión de altas temperaturas
-
Las primeras fans de Zetak llegan a San Mamés: "Queremos estar en primera fila"
-
Serafín Zubiri repasará los éxitos de Miguel Ríos en Aste Nagusia