Bilbaomusikak Francisco José Casadoren klarinete erretizaldia jasoko du ostiralean
Kontzertu pedagogikoa arratsaldeko 20:00etan hasiko da BilbaoMusikako Auditorioan
Jaeneko Francisco José Casado klarinete jolea izango da errezitaldiaren protagonista. Kontzertuak, programa interesgarria interpretatzeaz gain, ikus-entzuleak musikaren munduan hobeto murgiltzen lagunduko duten proiekzioak eta azalpen didaktikoak ere eskainiko ditu, Fátima Martín klarinete jole, musikologo eta irakaslearen eskutik. Hitzordua arratsaldeko 20:00etan izango da, La Galerako Auditorioan, Sorkunde kaleko 8 zenbakian.
`Nori omenaldia´, Béla Kovács hungariarrak 1994an, konposatzaile bakoitzaren estiloaren muina azaleratzen duten klarinete bakarlarirako bederatzi piezen multzo gisa idatzi zituen `Hommages´ (Omenaldi) haietan oinarritzen da. Bilbon aurkeztuko den egitaraua XVII. mendeko Alemanian hasiko da, Johann Sebastian Bach (1685-1750) maisuaren eskutik, eta horren ondoren Niccolo Paganiniren (1782-1840) Italiako musika birtuosoa eta Carl Maria von Weberren (1786-1826) operako soinuak etorriko dira, ondoren, Claude Debussyren (1862-1918) eta Richard Straussen (1864-1949) musikaren bitartez XX. mendean sartzeko.
Bigarren partean, Casadok Béla Bartók (1881-1945) eta Zoltán Kodály (1882-1967) hungariarren lanak interpretatuko ditu, eta kontzertuaren amaieran Aram Khatschaturianen (1903-1978) eta Manuel de Falla (1876-1946) ezagunaren lanak eskainiko ditu.
Casado sarritan aritzen da Bilboko Udal Musika Bandarekin eta 2014ko irailetik Lira Urgavonense izenekoaren, Arjonako (Jaen), bere jaioterriko, Musika Bandaren zuzendaria da. Klarinete jole bikaina, Orkestra Interpretazio Masterra (UNIA) eta Musika Ondare Masterra (UGR) ditu, eta bere musika karrerarekin batera irakaskuntzan ere aritzen da.
Más en Bilbao
-
Cuenta atrás para ver a Zetak en San Mamés: “Venimos desde Mallorca, no nos lo podíamos perder”
-
Bilbao suspende la celebración del 726º aniversario de su fundación ante la previsión de altas temperaturas
-
Las primeras fans de Zetak llegan a San Mamés: "Queremos estar en primera fila"
-
Serafín Zubiri repasará los éxitos de Miguel Ríos en Aste Nagusia