BILBO. Artxandako Funikularrak mantentze lanak egin behar ditu eta ostegunean, apirilaren 28an, arratsaldeko 18.00etara aurreratuko du itxiera ordua, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Horrela, bidaiariek alternatiba moduan Bilbobusen A7 linea erabiltzea gomendatu du Bilboko Udalak. Informazio gehiago markesinatan eta www.bilbao.eus webgunean jaso dezakete.

Bestalde, ostiralean, apirilaren 29an, Artxandako Funikularreko zerbitzua betiko ordutegira bueltatuko da, eta eguneko lehenengo bidaia 07.15ean izango da.