Zientzia Azokak ikertzaile gazteen ia 100 talde bilduko ditu larunbatean Bilbon
Zientzia ikuskizunekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango da
BILBO. Ia 100 talde bilduko dira Bilboko Plaza Barrian egin dituzten lanak aurkezteko. Horietatik 21 osasunaren ingurukoak dira, 25 ingurumenari eta ekologiari lotuta daude, 22 ingeniaritzakoak edo teknologikoak, bederatzik energiarekin zerikusia dute eta zazpi gizarte zientzietakoak dira.
Horrekin batera, zientzia ikuskizunekin eta esperimentuekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen duten guztiek. Gainera, familia osora luzatuko da eskaintza, lehen hezkuntzako haur batzuk ere esperimentu mahaiak jarriko baitituzte. Azoka ixteko, urte osoan egindako lanaren aitortza jasoko dute gazteek.
Zientzia Azokaren irekiera 12.00etan izango da, eta bertan izango dira Zientzia Azokaren antolatzaile, babesle eta laguntzaileen ordezkariak, besteak beste, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusia, Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Arantza Aurrekoetxea Basquetourreko zuzendaria, Amaia Maseda EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren errektoreordea edota Pablo Sanchis Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Baliabideen eta Egituren zuzendaria.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiko, Mondragon Unibertsitateko, Tecnaliako, IK4-ko, Iberdrolako, Euskalteleko eta Visiontech4Life-ko ordezkariak ere egongo dira.
Más en Bilbao
-
En imágenes: un desfile de futuro para decir adiós
-
Cuenta atrás para ver a Zetak en San Mamés: “Venimos desde Mallorca, no nos lo podíamos perder”
-
Bilbao suspende la celebración del 726º aniversario de su fundación ante la previsión de altas temperaturas
-
Las primeras fans de Zetak llegan a San Mamés: "Queremos estar en primera fila"