Bilboko Udalak ia 4.900 plaza eskainiko ditu udalekuen programetan
BILBO. Dinamika atseginak eta entretenigarriak eskaintzen dira egitasmootan, euren hezkuntza eta gizarte mailako prozesurako, eta haur eta gazteei aukera ematen zaie jarduera ludikoak eta kirola egiteko.
Era berean, programazio honen bidez, euskararen eta ingelesaren erabilera ere bultzatuko da aisialdian, eta, azkenik, gurasoei familia eta lana bateratzeko modua eman nahi zaie umeak oporretan dauden bitartean, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
"Udalekuak" eta "Udako Jolastokia" programen aurretiko izen ematea asteartean, airilaren 5ean, irekiko da, eta apirilaren 11n amaituko. Gazteria eta Kirol Sailak antolatu ditu eta ekaineko azken astetik iraileko lehenengora arte egingo dira, "Bost zentzumenez ondo pasatzen" izenburupean.
Gastronomiaren ingurukoak izango dira jarduera guztiak, eta, ikuspuntu zabal batekin, kultura, inguruarekiko erlazioa, natur baliabideak, elikagaien osaera eta artea (pintura eta argazkiak) ere landuko dira.
Bestalde, "Eguneko Udalekuak" programa 6 eta 11 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat da, eta 2.085 plaza izango ditu. Aurreko urteetan bezala, familiek astebete, bi edo hiru aste aukeratu ditzakete ekaineko azken astetik iraileko lehenengo astera bitartean. Uztailean hilabete osoan dago eskaintza. Abuztuan, Aste Nagusiko astean -hilaren 22tik 26ra- ez da programarik egongo, baina bai beste asteetan.
Udaleku hauen hizkuntza nagusia ingelesa izango da. Uztaileko lau asteetan ingelesa eta euskara konbinatuko dira: goizez eta jatorduan ingelesa erabiliko da eta arratsaldez euskara. Ordutegia malgua izango da: sarrera 09:00etatik 09:30era bitartean eta irteera 16:00etatik 16:30era bitartean.
"Udako Jolastokia" programan 688 plaza eskainiko dira, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat Umeek astebete edo bitan har dezakete parte uztaileko lehenengo aste bietan, eta jarduerak ele bietan izango dira, baina euskara izanik komunikaziorako hizkuntza nagusia.
KIROLA
Azkenik, Bilbao Kirolak udal sozietateak antolatutako "Udan primeran kirola eginez" programaren helburua kirolaren praktika umeen artean bultzatzea da, eta, horretarako, kirol askoko plan ludikoa eta atsegina eskainiko du ekaineko azken astetik uztaileko azkenekora arte.
Aurtengo eskaintza, euskaraz eta gaztelaniaz, honela dago banatuta: alde batetik, dibertsitate funtzionala duten 6-17 urteko gaztetxoentzat 60 plaza egongo dira eta, bestetik, 1.845 plaza 6-12 urteko umeentzat eta, azkenik, 210 plaza 13-15 urteko gaztetxoentzat.
Programa Artxandako, Deustuko, San Ignazioko eta Txurdinagako kiroldegietan egingo da, jarduera hauekin: ur-jokoak, igerilekua, jolas ezagunak, taldekako kirolaren hastapenak, herri kirolak, tenisa, padela (Artxanda eta San Ignazio), esku pilota eta pala.
Más en Bilbao
-
El calor extremo obliga a cancelar una veintena de eventos en Bizkaia
-
En imágenes: un desfile de futuro para decir adiós
-
Cuenta atrás para ver a Zetak en San Mamés: “Venimos desde Mallorca, no nos lo podíamos perder”
-
Bilbao suspende la celebración del 726º aniversario de su fundación ante la previsión de altas temperaturas