Red Bullek Flying Bach ikuskizuna aurkeztuko du Bilbon
Red Bullek berriz ere Bilbo aukeratu du lehentasunezko toki gisa. Izan ere, 2015eko Jauzien Final Nagusiak arrakasta handia izan zuenFlying Bach ikuskizuna bakarra da munduan, eta, bertan, dantza klasikoa eta Bachen musika breakdance-arekin nahasten dira. Flying Steps taldeko breakdance dantzaririk onenek hartzen dute parte Flying Bach ikuskizunean, diziplina horretako dantza-konpainia liderretako bateko kideak, alegiaBilbo ate nagusitik sartu da Flying Bach ikuskizunaren indarrak erakarri dituen hirien zerrenda luzera, besteak beste, Berlin, Mosku, Tokio, Chicago, Montreal edo Sydney daude
Red Bull Bilbora itzuliko da. Horixe azaldu dute gaur egindako prentsaurrekoan egon diren Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak eta Michael Piringer Red Bull Españako Marketin zuzendariak.
Oraingoan, hitzordua Flying Bach dantza-ikuskizuna izango da, munduan bakarra dena. Ikuskizun horretan arte modernoa eta klasikoa nahasten dira eta dantzak breakdance-arekin bat egiten du.
Irailaren 17an eta 18an, Euskalduna Jauregiak obra paregabe bat hartuko du, non nazioarteko dantzari ospetsuek pausu, bira eta mugimendu ikusgarrienak erakutsiko dituzten; hori guztia Johann Sebastian Bach konpositore alemanaren musikarekin.
Red Bull Flying Bach ikuskizuna lehenengo aldiz aurkeztuko da Euskadin (eta estatuan), 2015ean 28 herrialdetan arrakasta handia lortu ostean eta 370.000 ikusleren txaloak jaso ondoren.
Azken bi urteetan, BILBAO-BIZKAIA markaren bultzatzaile den Bizkaiko hiriburua Red Bull Cliff Diving kirol-ekitaldiaren egoitza izan da; ekitaldiaren agertokia Salbeko zubia izan da, ibaiaren gainetik 27 metroko erortze librea duena. Azken deialdian munduko jauzilaririk onenak etorri ziren Bilbora, eta 2015eko Jauzien Final Nagusian parte hartu zuten; hain zuzen ere, Gary Huntek irabazi zuen finala.
Más en Bilbao
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca