Erribera merkatuko gabonetako txikuguneak arraskata haundi bat izan zen
181 neskatok eta 165 mutikok, gehienak 3 eta 6 urte artekoak, doako ludoteka zerbitzu horretaz gozatu ahal izan zuten Merkatuko bigarren solairuko erdigunean zabalik egon zen hamar egunetanUme gehieneko egunak abenduaren 23, 24 eta 30 izan ziren, Merkatura jende gehien joan zen egunetako batzuekin bat etorriz (abenduaren 23a eta 30a)
Bilbon, 2016ko urtarrilaren 22an.- Bilbao Zerbitzuakek, erosketak egitea eta txikienak zaintzea bateragarri egiteko xedez Erriberako Merkatuan Gabonetan martxan jarri zuen Txikiguneak 346 ume jaso ditu guztira zabalik egon den hamar egunetan.
Doako haurtzaindegi zerbitzua eskaini da 3 eta 10 urte arteko umeak dituzten merkatuko bezero guztientzat, hiru begiralek koordinatuta.
Txikiguneak abenduaren 21ean ireki zituen ateak, Merkatuko bigarren solairuaren erdialdean, eta abenduaren 31ra arte eskaini du zerbitzua. Hamar egun horietan goizez egon da zabalik, eta abenduaren 23an eta 30ean arratsaldez ere zabaldu zituen ateak. Horrela, azpimarratu behar da ume gehien etorri ziren egunak abenduaren 23, 24 eta 30 izan zirela, Merkatura jende gehien joan zen egunetako batzuekin bat etorriz (abenduaren 23a eta 30a).
181 neskatok eta 165 mutikok, gehienak 3 eta 6 urte artekoak, ludoteka zerbitzu horretaz gozatu ahal izan zuten. Bertan, jolas librearen bitartez, euskararen erabilera eta txikien arteko harremanak sustatu ziren. Horretarako, estruktura puzgarria, margotzeko txokoa, eraikuntzarako blokeak eta zenbait jolas eta jostailu izan zituzten.
Más en Bilbao
-
Abre la fan zone de El Arenal: "Es el momento de disfrutar de la fiesta del fútbol"
-
Bizkaibus: horarios, cambio de paradas y rutas afectadas por la final de la Europa League
-
Un inglés vino a Bilbao: así vivirán ellos la final de la Europa League
-
Aficionados ingleses verán la final en discotecas de Bilbao