Bilbok "Reebok Spartan Race" ekitaldia hartuko du
Muturreko proba horrek, bere lehenengo edizioan, 5.000 pertsona baino gehiago biltzea espero du eta datorren ekainaren 25ean egingo da, horretarako Artxandan prestatutako zirkuitu batean; 5 kilometroko eta 15 oztopoko ibilbide bat eta 13 kilometroko eta 20 oztopoko ibilbide bat edukiko ditu.
“Reebok Spartan Race” oztopo-lasterketen izaera lehiakor eta profesionalean ardazten da eta zenbait modalitate eta maila dauzka.
Proba hori Reebok Spartan Race Munduko Txapelketarako eta Europako Txapelketarako puntuagarria da, eta inskripzioak urtarrilaren 22an hasiko dira.
Bilbon, 2016ko urtarrilaren 22an.- Munduko oztopo-lasterketarik gogorrena ekainaren 25ean helduko da Bilbora. Hormen gainetik salto egitea, pneumatikoak herrestan eramatea, sokak igotzea, buztinean arrastaka joatea edo zakuak eramatea izango dira parte-hartzaileek gainditu beharreko proba batzuk, “espartar” kategoriara iristeko gai direla frogatzeko. Bost kilometro baino gehiago eta 15 oztopo baino gehiago izango dira Sprint kategorian, eta 13 kilometro baino gehiago eta 20 oztopo baino gehiago Super kategorian, banakako zein taldekako modalitateetan. “Reebok Spartan Race” lasterketak hobetzeko nahia eta norberaren mugak gainditzeko borroka ditu helburu nagusi, eta Madrilen, Valentzian eta Bartzelonan jokatu ostean iritsiko da Bilbora.
Artxanda, aukeren gunea
“Reebok Spartan Race” Bilbo hiriko gune ezagun batean, haren estrategia turistikoan funtsezkoa den batean, jokatuko da. Artxanda, funikularra eta bista liluragarriak baititu, bisitatzen gaituzten milaka pertsonarentzako erakargarria da. Kirol-proba hori Bilboko mendi horretara igotzeko beste aukera bat izango da; historikoki, mendia hiriko biztanleen aisialdirako eta jolaserako gune bat izan da, eta lasterketak toki hori dinamizatzeko prozesuari lagunduko dio, aukeren gune gisa dituen posibilitateak handituz.
Más en Bilbao
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca