Autobus zerbitzu berezia abiariko da Dominion Bilbao Basket partidurako
Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaletuen artean. Horretarako, Bilbao Arenaraino joateko autobus-linea berria ipini du.E1 linea 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik partidua hasi baino ordu bat lehenagotik, 12:30etan, eta hura amaitutakoan ere bueltan etorriko da.Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus
Bilbon, 2016eko urtarrilak 22. Bilboko Udalak Dominion Bilbao Basket taldeko zaletuen artean garraio publikoa erabiltzea sustatu nahi du. Horretarako, Bilbao Arenako hurrengo partidurako orain arte handitzen zen Bilbobuseko zerbitzua hobetu du, Plaza Biribila estadioarekin lotzeko linea bat ipinita.
Hala, E1 linea berriko autobusa 10 minututan behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik Dominion Bilbao Basket eta Rio Natura Monbus Obradoiro taldeen arteko partidua hasi-12:30etan- baino ordu bat lehenago. Partidua amaitutakoan, Bilbao Arenatik (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minututan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.
Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.
Azkenik, Bilboko Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.
Más en Bilbao
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca