BILBO. Bilboko Udaltzaingoak herritarrentzako arreta Udaletxera ekarri dubertako komisaria berriro ireki ostean, handitzeko etazaharberritzeko lanak amaitutakoan.
Hala,Udaltzaingoaren egoitza gaurtik aurrera zabalik egongo da eguneko 24orduetan salaketak jasotzeko, argiketak edo eginbide polizialakegiteko eta auzoko guztiei arreta egiteko, Colon Larreategi 3koHerritarren Arretarako Bulegoaren ordez.
Eraberean, SanAgustineko erakinean dagoen Bilboko Udaletxeko Herritarren ArretarakoBulegoan,gaurtik aurrera zirkulazioari lotutako isunen inguruko kontsultak edoerrekurtsoak egin edo herritarren segurtasun zein bizikidetzariburuzko kexak eta iruzkinak aurkeztu ahal izango dira. Ordutegiagoizeko 08:30etik eguerdiko 14:00ak artekoa da, astelehenetikostiralera.
Hala,jarduera poliziala eta hari lotutako izapideak herritarrenganahurbiltzeko, Bilboko Udalaren Herritarren Segurtasun Sailak bestepausu bat eman du aurrera, kudeaketa bizkortuta, komisaria berriaUdaletxeko bulegoen ondoan dagoelako.
Handitzekoeta zaharberritzeko lanak
Udaltzaingoarenegoitza handitzeko eta zaharberritzeko lanei esker, espazioakberrantolatu eta erabili gabeko beste alderdi batzuk aprobetxatu ahalizan dira, espazioari eta funtzionaltasunari dagokienez hazi ahalizateko.
Hala,lehen 300 m2 erabilgarri bazeuzkan, orain460 m2dauzka, bere instalakuntzei garai bateko Erregistro Nagusia atxikiostean, orain dela gutxi arte Biztanleria, Lurraldea etaJakinarazpenak azpisaileko bulegoa izandakoa.
Udaltzaingoarenkomisaria eguneko 24 orduetan zabalik
UdalaIkuskaritza deritzon zerbitzutik udaltzainek eguneko 24 orduetan etaurteko 365 egunetan zerbitzua eskainiko dute, bai tramite etasalaketetan, bai Herritarren Segurtasuneko jardueretan eta besteeginbehar polizial batzuetan. Ibaizabalgo Eskumaldean dauden Bilbokobarrutietan patruilak egiteko eta herritarrei arreta egiteko arduraduen komisaria da, guztira 110.532 auzokori zerbitzua eskainita.