Síguenos en redes sociales:

Gabon zahar gauean garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Bilboko Udalak

Gabon zahar gauean garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Bilboko UdalakDNA

BILBO. Horrela, ohi bezala, Gabon zahar egunean Bilbobus zerbitzuko azken autobusak 20:30ean abiatuko dira hasierako geltokietatik, eta gauean, 01:00etatik aurrera, Gautxori gaueko autobus lineak funtzionatzen hasiko dira. Urte berri eguneko lehen zerbitzuak 09:00etan hasiko dira.

Ibilbideak, ordutegiak, bestelako gorabeherak eta Gautxoriarekin lotutako informazio erabilgarri guztia web orri hauetan kontsultatu daiteke: www.bilbao.eus/bilbobus eta www.gautxori.biz. Horrez gain, Twitter eta Facebook gizarte sareetara sarbidea eskaintzen dute, eta horietatik erabiltzaileek informazioa eguneko 24 orduetan kontsultatu dezakete.