BILBO. Euskotrenek aldaketa batzuk egingo ditu Bilboko tranbiaren goizeko zerbitzua igande honetan, azaroaren 29an, Santurtzitik Bilbora lasterketa jokatuko delako, sozietate publikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, Pio Baroja eta Abandoibarra geralekuen arteko zerbitzua kenduko da 11:35etik 12:53ra, gutxi gorabehera. Tranbia ohi den bezala ibiliko da Atxuri eta Pio Baroja eta Abandoibarra eta Casilla artean bere ohiko ordutegian.

Zerbitzuaren mozketaren ondorengo lehenengo zerbitzuak hauek izango dira: Pio Baroja-Casilla 12:51ean, eta Abandoibarra-Atxuri 12:53ean. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea erabilgarri dituzte.