Soka berdinari tiraka, proiektu komun bat parteka-tzea lortu dute Asierrek, Beñatek, Iñigok, Nereak eta Xabierrek, ekintzailea bezain gaztea den taldeak. “Dizerdit gure gazte izaera igortzeko sortu dugun arropa marka da”, iragartzen dute Instagram eta Facebook sare sozialetan dituzten profiletan. Momentuz, kirol-jertseak baino ez dituzte, baina denborarekin kamisetak eta bestelako jantziak ateratzeko asmoa dute. Klaseko irakasgai baten barruan jaiotako egitasmoa den arren, hasiera batean jasotako harrera dela eta -“lehen sorta ia dena saldu dugu, beste enkargu bat egitekotan gabiltza”- aurrera jarraitzeko asmoz daude. Haien lemak esaten duten bezala: “datorrena datorrela”.

Proiektuaren adierazgarri nagusietako bat irabaz asmorik gabeko erakunderen batekin elkarlana susta-tzeko asmoa da. Horregatik, ateratako jantzien ezaugarrietako bat braillez idatzita agertzen den irudi bat da; euskaraz zein gaztelaniaz, tinta puzgarriarekin egindakoa. “Estetikoki ongi gelditzen da, ehundura berezia duenez itsuek idatzita zer dakarren irakur dezakete”. ONCE-rekin batzar-tzeko zain daude, proiektua azaldu eta kolaborazio bat adosteko. Hala ere, tokikoak diren erakunde txikiagoekin ere lan egin nahiko lukete: Kale dor Kayiko, Gazteleku, Gure Lurra edota Tendel aipatzen dituzte adibide gisa. “Oraindik ez dugu diru sarrera nahikorik, baina etorkizun hurbil bati begira hori izango litzateke gure apustua”.

Markaren izenak ere badu bere istorioa: “DBH-ko hirugarren mailan nengoenean irakasle batek dizerdit -izerditu aditzetik asmatutako aditz trinkoa- hitzaren esanahia irakatsi zidan. XXI. mendean erabiltzeko asmatua, gazteleraz me la suda esan nahi du”, azaltzen du Xabierrek. “Ia inork ez daki zein den bere esangura, zifratuta bezala dago”, gehitzen du.

Bitxia badirudi ere, taldekideek ez dute inoiz modarenganako joera berezirik erakutsi. “Gure idea beste takera bateko moda egitea zen, ezberdina. Normalean gazteek markak eramaten dituzte, baina oso pijoak dira. Puntu erdia bilatu nahi dugu estiloan, egunero erabiltzeko modukoak diren jantziak egin nahi ditugu, neska zein mutilentzako”, adierazten dute. Diseinua programa baten bidez gauzatu zuten, interneten bilatzen. “Letra mota aukeratzea pixka bat kostatu zi-tzaigun, baina gure markaren izena informala dela ikusita, grafiak ildo hori jarraitzen du”. Momentuz kirol-jertseak erosi eta serigrafiatu egiten dituzte. Baina gerora begira ez dute baztertzen jantzien diseinua ere euren kabuz lantzea.

Irakaskuntza berritzailea Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekin-tzailea eta Berrikuntzan Graduko lehen urteko ikasle talde honek ikasketa prozesu zeharo berritzailea jarraitzen du. “Finlandiatik dator”, adierazten dute. Irakasleen aldetik laguntza larregirik jasotzen ez dutela diote, baina badute coach antzeko bat gida-lagun bezala. “Gomendioak ematen dizkigu bere esperientziatik abiatuta, baina ez du inoiz gure lana burutzen. Egiten ikasten dugu”.

Izan ere, egitasmoa klaseko lan bat bezala jaio zen. “Kurtso amairerako 2.500 euro fakturatu behar ditugu; horietatik, 1.500 irabaziak izan behar dira irakasgaia gainditzeko”. Burura-tzen zaien ideia oro da erabilgarri euren helburua lortzeko. Hasierako inbertsiorik gabeko lanak egin behar izan dituzte. Iazko irailean hasi ziren, gutxinaka, Bilboko Kale Nagusian dirua eskatzen, gosariak eskaintzen edota loteria saltzen. “Beharbada kuriosoena diruaren ordez eskaintzen genituen besarkadak ziren”, azaltzen dute barre-algaraka.

Taldekide bakoitzak zeregin ezberdina du: Asier koordinatzailea den bitartean, Nereak komunikazioa lan-tzen du eta Xabierrek finantzak eramaten ditu. Banaketari dagokionez, Beñat eta Iñigo arduratzen dira. “Sare sozialen bidez salmenta sustatu dugu, eskariak e-mail bidez kudeatuz; baina gure orrialde propioa ere izan nahiko genuke. Horretaz gain, denda ba-tzuetara ere jo dugu”. Hurrengo urtera begira ideia proiektu berdinarekin jarraitzea da. “Bakoitzak proiektu ezberdinak ditu, txarto badoaz itxi egin behar ditugu beste batzuk hasteko. Espero dugu honakoa aurrera joatea”, diote.