BILBO. Bilboren Hirigintza-arloko Eraldaketan kulturak izandako eraginari esker, Bilbao nazioarteko erreferentzia bilakatu da. Lorpen hori izan da gailurraren egoitza izendatzeko gakoa. Eraldatzeko bide horretan, Guggenheim museoa izan da ikurra, azken hamarkada bietan abian jarritako kultura-politikak sustatuta.

Mundu osoko hitzordu honetan nazioarteko 250 aditu egongo dira

Bertan, munduko 250 liderrek eta adituek parte hartuko dute. Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires edo Istanbul bezalako hirien alkate eta ordezkariak egongo dira, izen handiko hainbat aditu eta aktibistekin batera, esate baterako: Farida Shaheed, Simon Brault, Peter Rorvik, Jyoti Hosagrahar, Lucina Jimenez edo Seo Myung-sook.

Ibon Areso Bilboko Alkatea topaketa honen buru egongo da. Hitzordua honako hau da: martxoak 18, 11:30, Bilboko Alondegia. Gailurra hiru egunetan egingo dute, sei osoko bilkuratan eta espezializatutako bederatzi saiotan, hurrengo gaiak ardatz hartuta:Hiri Iraunkorrak eta Kultura

Kultura Eskubideak hirian

Kultura Garapen Iraunkorraren Helburuetan

Kultura eta tokiko garapena: gai nagusiak

Kultura eta garapen iraunkorrari buruzko mundu osorako praktika onak

CGLU eta Kulturaren Agenda 21

Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarea (CGLU) tokiko zein autonomietako gobernu demokratikoen bozeramaile eta ordezkaria izango da. Haien balioak, helburuak eta interesak sustatuko ditu nazioarteko komunitatearen aurrean, izan ere, azken hamarkadan funtsezko eginkizuna bete izan dute hiri iraunkorretan kulturaren rola sustatzeari dagokionez.

2004an, CGLUk kulturaren Agenda 21 bere gain hartu zuen. Hura dugu, hain zuzen ere, kultura garatzeari begira hiriek eta tokiko gobernuek, kultura garatzeari begira, printzipio eta konpromisoak ezarri zituen munduko lehenengo dokumentua. Orain, "Kultur Gailurra" delakoa "Kultura 21: Ekintzak" izeneko dokumentua aurkezteko tokia izango da; ezagutza, praktika onak eta ikaskuntza sustatzeko tresna praktikoa. Agenda 21ek ezarritakoari jarraipena ematen dio eta Hirien eta Tokiko Gobernuen Sareko agenda zehazteko aparteko mugarria osatuko du.