'Lehenbizi bizi'. Indautxu auzoko Karmengo elizatik abiatu eta Doña Kasilda parkeraino burutu zuten hainbat pertsonek ibilaldia atzo 19.30etatik aurrera. Bizkaiko Elizak antolatuta, ibiltariek behartsuenen bidelagun izan nahi dutela erakutsi zuten. Hainbat pertsonek urte osoan zehar duten jarrera indartu nahi izan zuen ekintzak. Elkartasunezko ibilaldia izan zen, Mario Iceta Bilboko gotzainaren parte hartzea izan zuena. Atzo goizeko haurren martxan, mila umek baino gehiagok hartu zuten parte. Argazkia: Zigor Alkorta