BILBO. Bilboko Udal Musika Eskolak musika ikuskizun berezi bat antolatu du gaur, apirilak 7, eta sail ezberdinetako ehundik gora ikasle bilduko ditu Campos Antzokiko eszenatokian. Publiko zabalarentzako ordu eta erdi inguruko kontzertua emango dute ikasleek, garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz.
Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu, dagoeneko eskuragarri daudenak Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).
Musika Eskola bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez, publikoak musika prestakuntza ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, orkestrak, fanfarreak, big band eta adin ezberdinetako saxofoi edo eskusoinu taldeak tartean direla. Talde bakoitza eskolako bere irakasleak zuzenduko du.
Errepertorioa ere zabala izango da, eta ikasleek eskainiko dituzten doinuen artean izango dira Mahren "Rhapsodie", Manciniren "Pantera arrosa", Rossiniren "Il barberiere di Siviglia" edo Rotaren "Il Padrino", euskal kantu herrikoiekin batera, besteak beste.