Síguenos en redes sociales:

Harrera egiteko baliabideen mapa argitaratu du Bilboko Udalak

Harrera egiteko baliabideen mapa argitaratu du Bilboko UdalakArchivo

BILBO. Maparen helburua Bilbon harrera egiteko baliabide nagusiak eskuratzeko erraztasunak ematea da, integrazioa, kohesio soziala eta bizikidetza aniztasunean errazte aldera, Bilboko Udaletik adierazi dutenez.

Informaziorako materiala zazpi hizkuntzatan dago: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, arabieraz eta txineraz. Mapak 120 baliabide biltzen ditu, 15 mailatan banatuta: administrazioaren bulegoan (18), zerbitzu publikoak (5), oinarrizko gizarte zerbitzuak (11), ostatu emateko zentroak (6), garraio publikoa (7), gizarteratzeko zentroak (15), herritarren segurtasuna (9), Osasuna (14), enplegua (6), helduentzako hezkuntza iraunkorra (5), arropa (4), jantoki sozialak (4), modulu psikosozialak (3), atzerritarren gaiak (2) eta elkarteak (11).

Halaber, baliabideei buruzko informazioa eta horrekin lotutako hainbat gestio areagotu eta eguneratu ahal izango dira sareko Baliabideen Gida Eleaniztunaren bidez: www.bilbao.net/inmigracion. Guztira, 12.500 aleko tirada egin da, eta Bilboko udal bulegoetan, elkarteetan eta zenbait baliabide publikotan banatuko da, ahalik eta zabalkunderik eta erabilgarritasunik handiena eman nahirik bilbotarren artean.