GASTEIZ. Trevor Cooney eskolta estatubatuarrak eta Baskonia saksibaloi taldeak akordioa lortu dute bi aldeen artean 2016-2017 denboraldirako zegoen kontratua eteteko, talde gasteiztarrak jakinarazi duenez.

"Baskoniako jokalari izan denean Trevor Cooneyk erakutsi duen profesionaltasuna eta ekarpena eskertu nahi ditu taldeak, eta etorkizun pertsonalean eta profesionalean zorterik onena opa dio", adierazi du Baskoniak.

Trevor Cooney joan den abuztuan heldu zen Gasteizera baina ia ez da sartu Sito Alonso entrenatzailearen planetan. Bere agurrak bat egiten du hilabeteko kontratua bukatu ondoren joan den asteburuan izandako Josh Akognonen agurrarekin.