Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan apirilaren 13ra arte ospatzen ari den BLV – ART jaialdiaren baitan, Altraste Danza konpainiaren "Lutinier" obra aurkeztu dute gaur arratsaldean Bilboko Berreginen Museoan. Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzendutako proiektu berezi hau dantza-performance lan bat da, diziplina eta jakintza desberdinak uztartzen dituena eta publiko guztientzako pentsatua.
Soinua, mugimendua, argia, eszena eta hitza elementu gisa hartuta, taldeak bere burua laguntzaile eta artisau moduan aurkezten du, bizitzak eskaintzen dituen birsortzeko eta berriz hasteko aukeren inguruan hausnartzeko asmoz. Ikuskizunak galdera irekiak planteatzen dizkio ikusleari, bere esperientziatik eta emozioetatik abiatuta.
BLV- ART 2025 JAIALDIAREN HURRENGO JARDUERAK
BLV – ART Zinemaldiaren programak apirilaren 13ra arte jarraituko du, igandera arte. Orduan, aurtengo edizioari agur esateko, Macarena Recuerda Shepherden "Si fuera una película/Pelikula bat balitz" dantza-performance ikuskizunaren erabateko estreinaldia eskainiko da Bilborocken. Entzule guztientzako 60 minutuko pieza honek bi saio izango ditu, 17:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz. Sarrerek bost euroko prezioa dute eta esteka honetan daude salgai. Emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik egongo dira salgai leihatilan.
- Apirilaren 12an, larunbata, 19:00etan. Erreprodukzioen Museoa.
Dantza. Publiko gaztea eta heldua.
“Nondik abiatu inora”, Nabiga Kolektiboa.
Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra imajinatzea behin-behineko egoera batean. Inertziaren dinamikatik irteteko, gelditu egin behar dugu, elkarri begiratzeko, ausardiaz bete, elkarrengana hurbiltzeko. Ezegonkortasunean egonkorra den zerbait eraikitzeko konpromisoa hartzea. Egon ezin denean ere, han egoteko moduak bilatzen saiatzeko.
- Apirilaren 12an, larunbata, 19:15etan. Erreprodukzioen Museoa.
Dantza. Publiko gaztea eta heldua.
“Agortu”, Ane Zapirain Gorostegi.
Erretzen ari diren argazkien malenkonia. Binilo marratu batean hausten den soinua... Deskonposatzen denak adierazpen- eta sorkuntza-esparru berri bat irekitzen du. Disidentziazko eta baztertua izan ordez duintasuna eta presentzia hartzen dituen horretaz jabetzeko diskurtso oso bat aurkitzen da. Eguneroko koreografietan konprimituta, gorputza bere forma agortuz bizirauten saiatzen da; paisaiak irekitzen dira bere arrakaletan.
- Apirilaren 12an, larunbata, 20:00etan. Bilborock.
Hitzaldi performatiboa. Publiko gaztea eta heldua. Euskaraz.
“Artxibo biluzia”, Metrokoadroka.
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak ezin konta ahala dokumentu eraman zituen bere etxetik. "Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, intelektualki baizik", esango zuen geroago. "Artxibo biluzia" pieza sortzeko, egun hartan hustutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, geure buruari eta publikoari galdetuz: "Zer istorio gustatuko litzaizuke historiara pasatzea?".
Obra eszenikoa da eta hitzaldi performatiboa, antzerki dokumentala eta umorea uztartzen ditu. Bertan, bi aktorek, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat hasten dute dokumentu bat ekintza fisikoaren eragilea izan daitekeen frogatzeko.
- Apirilak 13, igandea, 17:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Bilborock.
Dantza-Performancea. Publiko guztiak.
“Si fuera una película/ Pelikula bat balitz”, Macarena Recuerda Shepherd.
Antzezlanean, antzerki-eszena pentsatzeko soinuak zineman dituen aukerak aztertzen dira. Zinemari eta eszenari lotutako soinuak bi esparruen ahalmenak erakusten ditu. Soinua, balizko mugagabeen sortzaile gisa, eta eszena, bere irudikapen-kode amaigabearekin.