Síguenos en redes sociales:

Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arte Jaialdiaren 25. edizioa uztailaren 1ean hasiko da

Emanaldi berri honek uztailaren 6ra arte, larunbata, iraungo du

Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arte Jaialdiaren 25. edizioa uztailaren 1ean, astelehena, hasiko da. Programa aurkeztu da Jaialdiaren agertoki nagusietako bat den Casilda Parkean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Pedro Ormazabal BILBOKO KALEALDIAko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.

Emanaldi berri honek uztailaren 6ra arte, larunbata, iraungo du, hainbat generotako eta adin guztietarako programazioz betetako eta sei egunetan zehar gozatu ahal izango diren 86 ikuskizun ekarriko ditu.

"Bilboko Kalealdia liluratzeko dator, hirian soilik garai honetan ikus daitezkeen proposamen berritzaileekin kulturaz gozatzeko. Kalitatezko programazioa da, urtez urte nazioarte eta Estatu mailan sendotzen den jaialdia eta sei egunez Bilbo arteen eta kaleko antzerkiaren erdigunean jartzen duena", adierazi du Kultura eta Gobernantzako zinegotziak.

2024. urte honetan, Europako hainbat herrialdetatik etorritako zazpi konpainia izango dira Jaialdian, eta normalean hirian ikusten ez diren ikuskizunak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei. Compagnie Allégorie frantsesen kasua da; Los Putos Makinas; La Triochka y la Cie. Underclouds. Portugaldik Teatro Do Mar dator; Alemaniatik eta Irlandatik Hippana. Maleta; eta Soon Circus Company Suedia eta Kataluniatik hurbiltzen da.

Estatuko konpainien ordezkaritza, berriz, zortzi taldek osatzen dute: Bewis de la Rosa, Madrilgoa; Kataluniatik "eia" Zirku Konpainia (uztailaren 6an, larunbata, 23:30tean, Arriaga Plazatik Jaialdiari amaiera emateko ardura duena), Pau Palaus Cía. eta Joan Català. Gaztela eta Leondik Jean Philippe Kikolas dator; Murtziako Eskualdetik, Nacho Vilar Producciones & Yllana Producciones; Valentziako Erkidegotik Jimena Cavalletti Cía. eta Andaluziatik, Truca Circus.

Bilboko Kalealdiarekin, Udalak bere programazioaren ateak irekitzen ditu eta babesa ematen die uztailaren 1etik 6ra bitartean Bilboko agertokiak erakusleiho gisa erabiliko dituzten euskal konpainiei. Jaialdiaren enklabe ezberdinetan arituko diren 17 konpanietatik 7 Bilbokoak dira.

Jaialdiaren 25. edizio honetan parte hartzen dute Dab Dantza Konpainiak (KARRIKAN Plataformaren laguntzen IV. deialdiko proiektu irabazlea aurkezten du eta BILBOKO KALEALDIA horren parte da); Euskorleans Band eta Kukai Dantzak; Ganso & Cía.; Hortzmuga Teatroa; Kamikaz Kolektiboa; La Glo Zirko eta Dantza; Lekittoko Deabruak & Zozongo Produkzioak; Lque kke | Olatz De Andrés; Loratzen Dantza Taldea; Toño Valdivieso; Cía. Maite Guevara; Orain-Bi Zirko-Teatro; Osa + Mujika; Rojo Telón; Teatro Gorakada; Teatro Panta Rhei Antzerkia; Estefanía de Paz Asín konpainia nafarraz gain.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Jean Philippe Kikolasen "Duelo" izan ezik. Sarrerak 3 eurotan erosi beharko dira webgunean. Emanaldiaren diru-bilketa "Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari)" elkarteari emango zaio. Ikuskizuna Arte Ederren Museoan izango da ikusgai, uztailaren 5ean, ostiralean, eta 6an, larunbatean, 21:30ean.

Era berean, Estefanía de Paz Asín-en ("Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter"), Maite Guevara konpainiarena ("Susto"); eta Pau Palaus konpainiarena ("Zloty"). Jaialdiaren webgunean erreserbatu ahal izango dira.